Ertzaintzari eta Mossos-ei nazioarteko poliziaren datu baseetan konektatzeko baimena ematea exijitu dio Estebanek Rajoy-ri

Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak erreklamazio hori egin du kontrol bilkuran "polizia lanaren eraginkortasunaren eta segurtasun egokiaren alde, eta une honetan terrorismo yihadistarekin dagoen arazoari aurre egin ahal izateko.
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, rajoy, pregunta IKUSI BIDEOA
22 Apirila | Kongresua

Aitor Estebanek, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldearen bozeramaileak Mariano Rajoy-ri exijitu dio gaur Ertzaintza eta Mossos d´Escuadra poliziei nazioarteko poliziaren datu baseetan konektatzeko baimena ematea.

Estebanek eskari hori egin du gaurko kontrol bilkuran, terrorismo yihadistaren kontrako borrokan polizia ezberdinen arteko "koordinazio egokia" lortze aldera. "Mehatxua benetan garrantzitsua bada, garrantzitsua ere bada europar agentzien arteko informazioa elkar trukatzea, eta ez da ulertzen zergatik Espainiar Estatuak ez dien autonomietako poliziei nazioarteko datu baseekin konektatzeko baimena ematen" aurpegiratu dio Espainiar gobernuko presidenteari.

Zentzu berean, Estebanek salatu du Ertzaintzak eta Mossos d`Escuadra polizia taldeek "komunikabideen bidez" izan zutela Prebentzio eta Terrorismoaren kontrako Babeserako Planaren eta Komunikabideen bidez Indarkeriaren Erradikalizazioaren kontrako Plan Estrategikoaren berri eta gaineratu du informazioa jaso zuten Barne Ministerioari berariaz eskatu ondoren.

“Oso gai larria dugu esku artean, poliziaren eraginkortasuna eta Europa mailako segurtasun politikaren diligentzia behar da. Estatuko polizia guztiek, Ertzaintza eta Mossos d´Escuadra bezala estatuko segurtasun indarren mende ez dauden polizia taldeek ere behar dute informazioa eta parte hartzeko eskubidea" ezarri du.

PARTEKATU