EKIk EAJ-PNVren orientazio soziala eta autogobernuaren aldeko apustua balioetsi du

EKI ekimen politikoak, Aralarren gazte erakunde ohitik (Iratzarri) jaiotakoak, positibotzat jo du EAJ-PNV-ren orientazio soziala eta autogobernuaren defentsa datozen foru eta udal hauteskundeei begira, gaur argitara eman duen ohar baten bitartez.

EKIk EAJ-PNVren orientazio soziala eta autogobernuaren aldeko apustua balioetsi du 07Maiatza 07 |
Berria

PARTEKATU

Azken asteotan EKIk eta EAJ-PNVk elkarrizketa eraikitzailea eta zintzoa mantendu dute, bi erakundeek euren ikuspegiak eta proposamenak elkarbanatu dituztelarik. EAJ-PNVk  erakundeetatik garatu beharreko ekimenetan ikuspegi soziala bermatzeko hartutako konpromisoaren aurrean, EKIk datorren maiatzaren 24an EAJ-PNVren  hautagaitzak babestea erabaki du. Zentzu honetan, Nafarroako foru hauteskundeetan Geroa Bairi bere babesa adierazi dio baita.

EKIren ustetan, susperraldi ekonomikoa eta euskal gizarte babeserako eredua jokoan dauden honetan, lehentasuna pertsonen ongizatea mesedetuko duten politikak izan behar dute. Horretarako autogobernua ezinbesteko tresna da eta neurri horiek aurrera eramateko bermea. Zentzu berean, EKIk bere kezka adierazi du bestelako aukerek Euskadi eta beren lurraldeek erabakiak hartzeko duten gaitasuna murriztu edo ezabatu nahi izateaz, eta ohartarazi du birzentralizaziorako borondate inplizitua dagoela, batzutan esplizituki adierazten dena baita.

Konpartitutako puntu hauetaz gain, EKI eta EAJ-PNVk foru eta udal politiken eguneroko kudeaketan bat datozela adierazi dute, ulertzen dutelarik politika hauek irtenbideak eskaini behar dituztela eta ez hiritarrak aurrez aurre ipini, elkarrizketaren eta adostasunaren kultura inposaketaren aurrean, gardentasuna eta kogestioa, gazteria eta berdintasun politiken aldeko apustua, eta baita bake eta bizikidetzaren alorrean neurri barne hartzaileak eta zuzentzaileak garatzean.

Azkenik, EKIk eta EAJ-PNVk hauteskunde aldiaz haratago elkarrizketa mantentzeko borondatea erakutsi dute.

Interesatu Zaitez