EAJ-PNVk “euskararen kontrako eraso onartezin” jo du toki erakundeetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren kontra PPk eta Vox-ek auzitegira eraman duten errekurtsoa

Talde jeltzaleak baieztatu du hiritargo osoaren hizkuntza eskubideak Euskadin babestuta daudela, eta salatu duenez PPk eta Vox-ek “ez dute egia esaten eta nahita mezu faltsuak zabaltzen dituzte polemika eta zatiketa eragiteko, ibilbide kezkagarria hartuta”
EAJ-PNVk “euskararen kontrako eraso onartezin” jo du toki erakundeetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren kontra PPk eta Vox-ek  auzitegira eraman duten errekurtsoa
22 Urtarrila | Kongresua

EAJ-PNVk bere gaitzespen oso era erabatekoa adierazi nahi du Eusko Jaurlaritzak iragan azaroan toki erakundeetan euskararen erabilera arautzeko onartu zuen duen Dekretuaren kontra, Vox eta PPren aldetik egin diren erasoen aurrean, eta aditzera eman du alderdi biek Euskadiko Auzitegi Gorenaren aurrean neurri honen kontra aurkeztu dituzten errekurtsoak “euskararen kontrako eraso onartezina” direla eta agerian geratu dela “PPk eta Vox-ek gatazka besterik bilatzen ez dutela, oinarrizko adostasun sozialak  suntsituz eta ez dagoen tokian arazoak bilatuz”.

EAJ-PNVk bere egiten ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi dituen argudioak, eta baieztatzen du hiritargoaren hizkuntza eskubideak Euskadin babestuta daudela. “Ez dago, Vox-ek esan duen moduan, gaztelaniarekiko gorrotorik neurri honetan. Ez dago zapalketarik, ez eta diskriminaziorik ere. Gorrotoaz hitz egiten duena eta nahita mezu faltsuak zabaltzen dituena, polemika eta zatiketa eragiteko, Vox baino ez da. Eta, zoritxarrez, PP bidelagun dute Espainiaz duten ideia bakar horretan sartzen ez den guztiarekiko joera intolerantean”.

Amaitzeko, EAJ-PNVk hitzeman du hizkuntza koofizialekiko errespetua aldarrikatzeko lanaren alde jarduten duela eta jardungo duela, betiere pertsonek beren hizkuntza propioa erabiltzeko duten eskubidea defendatuz.

PARTEKATU