EAJ-PNVk premiazko neurriak eskatu dizkie gobernu espainiarrari eta Europar Batasunari, Euskadin altzairuaren krisiari irtenbidea aurkitzeko

Erakunde guztiek Jaurlaritzarekin batera jarduteko beharra defendatu du Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzaleak Eusko Legebiltzarreko bilkuran, industria hori defendatzeko eta bere etorkizuna bermatzen duten ekimenak adosteko.
EAJ-PNVk premiazko neurriak eskatu dizkie gobernu espainiarrari eta Europar Batasunari, Euskadin altzairuaren krisiari irtenbidea aurkitzeko
21
Apirila
2016
Eusko Legebiltzarra
PARTEKATU
21 Apirila 2016 | Eusko Legebiltzarra

“Altzairuaren egoera larria konpontzea da Jaurlaritzaren eta gure kezka nagusia, baina erakunde guztietan ez dela horrela pentsatzen dugu”. EAJ-PNVren ustez, zailtasunezko egoera horren aurrean, Espainiako gobernuak lagundu beharko luke sektore hau iraunkorra izateko. Altzairuaren sektoreak arazo larriak dituela esan du Luis Javier Telleriak; eta, “garrantzitsuena da horren ondorioz jendea kinka larrian dagoela. Gure konpromisoa argia da, eta, horren adibidea da Jaurlaritzak hasieratik abian jarri duen lana –Arantza Tapia sailburua eta lehendakaria bera buru direla-, sektore horren bideragarritasuna bermatzeko. Norabide horretan lan egiteko eskatzen diegu”. Hala ere, Legebiltzarkide jeltzaleak ohartu duenez, galdutako lehiakortasuna berreskuratzeko beharrezkoa da Mariano Rajoyren gobernuaren ekintza arduratsua. “Legediaren premiazko aldaketa bat eskatzen diogu burdingintzaren enpresek ordaintzen duten faktura elektrikoa murrizteko, baita gai hau eztabaidatzen den leku guztietan Jaurlaritzaren presentzia errazteko ere. Euskadi da krisi honek jo duen herri nagusia; beraz, logikoa da bere arduradunek Europan beharrezkoak diren neurriak defendatzea egoera honi irtenbidea bilatzeko”.

EAJ-PNVk ere Europara jo du ekintza batzuen aplikazioa eskatu nahian, Txinako altzairuaren “dumpinga” zuzentzeko. “Europak jardun behar du barneko merkataritza babesteko eta prezioen jaitsiera geldiarazteko”, adierazi du Luis Javier Telleria ordezkari jeltzaleak.

Eskaera hauek, eta beste batzuk, legebiltzar-talde guztiek aho batez onartu dituzte. Telleriaren hitzetan, taldeen babesak sektoreari eta Jaurlaritzari lagunduko die  industria horri eusteko borrokan.

Adostutako erdibideko zuzenketa EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdien artean izan da; eta, zuzenketa horren helburua da erakunde guztiek arduratsu jardutea krisialdi horren aurrean. “Denok joan behar dugu norabide berean. Denok lan egin behar dugu gure industriaren etorkizuna ziurtatzeko”, amaitu du Telleriak. 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ