EBBren Adierazpena Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka gaiztotu dela ikusita

Azerbaijan eta Armeniaren arteko gatazka etengabea, azken 30 urteetan iraun duena Karabakh Garaia eskualdearen kontrolagatik (gehiengo armeniarra du Azerbaijango lurraldean), gogortu egin da joan den uztailaren 12tik, eta 16 hildako eragin ditu Tovuz-en, Azerbaijango eskualdearen, eta Tavush probintzia armeniarraren arteko mugan, gatazkaren zio bihurtu den enklabetik ia 300 kilometrora
EBBren Adierazpena Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka gaiztotu dela ikusita
22 Uztaila | EBB

Armenia eta Azerbaijanen arteko liskarren gorakada honek, non bi herrialdeek elkarri eraso militarra berrabiarazi izana leporatzen dioten, eta muga hauskor horretan istilu bortitzak behin eta berriz ematen diren egoera horretan, berriz ere eskualde estrategiko hori ezegonkortzeko mehatxua egiten du, non eragiteko botere nagusia Errusiak eta Turkiak duten.

Armenia eta Azerbaijan herrialdeak aurrez aurre jartzen dituen indarkeriazko gertaera larri honen aurrean, bi herrialde hauetan lehenagotik nahiko sentsibilizatuta dauden herritarrak are gehiago sumindu egiten ditu, euren gobernuei euren betiko etsaiaren aurka beligerantzia handiagoarekin jardutea eskatzen baitiete. Horren aurrean, EAJ-PNVk ondorengoak adierazi nahi ditu:

1) Bat egiten du Europako Batasunak egin duen deiarekin, herrialde biei gatazka armatua bertan behera uztea eskatuz eta tentsioen gorakada eragingo duten ekintzak bertan behera uztea erreklamatuz, baita berehala neurriak har ditzatela ere, egoera are gaiztoagoa bihur ez dadin.

2) Nazioarteko komunitateari, OSCEri eta, bereziki, “Minsk taldeari”, Errusiak, Estatu Batuek eta Frantziak batera zuzentzen dutenari, dei egiten die, gerran dauden herrialdeekin elkarrizketa eta negoziazio bideari hel diezaioten, borroka giroa bertan behera uzteko eta gatazkaren konponbidea bideratzeko beharrezko ebazpenak har ditzan, konponbidearen abiapuntua oinarri justu eta demokratikoetan jarrita.

3) Etorkizunera begira, parteen arteko akordio orokor bar adostea babesten du, zeinaren bidez parte bakoitzak bere aldetik lagapenak egin beharko dituen bake sendo eta iraunkorra lortzeko, Karabakh Garaiko herritarren erabaki aske eta demokratikoa errespetatuz.

PARTEKATU