Kongresuak adostu du Hondarribiako aireportuaren eraginkortasuna hobetzea eta hegaldien maiztasuna handitzea

Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena onetsiaz, Garraio Batzordeak onartu duen ekimenak bilatzen du aireportu honetan ematen diren zerbitzuak eta eragiketen segurtasuna hobetzea, azpiegitura honen garrantzia nabarmentzea funtsezkoa dela berretsiz
Kongresuak adostu du Hondarribiako aireportuaren eraginkortasuna hobetzea eta hegaldien maiztasuna handitzea
25 Martxoa | Kongresua

Diputatuen Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Batzordeak ekimen bat onartu du, Euskal Taldeak proposatuta, Hondarribiko aireportuaren "eraginkortasuna eta konektibitatea hobetzeko neurriak" bultzatzeko, "Eskainitako hegaldien maiztasuna handituz".

Adostutako testuak, transakzio-zuzenketa baten ondorioz, "Aireko nabigazio operazioen segurtasuna eta zerbitzuak hobetzen jarraitzeko beharrezkoak diren inbertsioekin jarraitzea" jasotzen du. Era berean, Kongresuak berretsi egin du azpiegitura horrek "funtsezko garrantzia" duela "Gipuzkoako herrialde historikoaren garapen ekonomiko eta sozialerako, egungo eta etorkizuneko eraginkortasuna zainduz".

Ekimenaren defentsan, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak deitoratu egin du Hondarribiko aireportua "apurka-apurka desegiten ari direla", "ia hegaldirik programatzen ez delako", eta gaineratu du hori ez dela gertatu Covid-aren ondorioz hegaldien eskaria murriztu delako. Aitzitik, Barandiaranek esan du pandemia hasi aurretik azpiegitura “oso bilakaera ona izan zuela”, 2019an bidaiarien errekorra ezarri baitzuen, eta kritikatu du "egungo programazioak hegaldi erregularrenetako ohiko bidaiariek erabiltzea eragozten" duela.

“Instalazioak gutxiegi erabili direla esan dezakegu bere hasierako ahalmena eta baldintzak aintzat hartzen badira”, esan du Barandiaranek, eta gogora ekarri nahi du Hondarribiko Aireportuak berrikitan Europako Aireportu Onenaren saria jaso zuela urteko bi milioi bidaiari hartzen dituen aireportuen kategorian.

Hartara, eta "azpiegiturak eta zerbitzuak ondo kudeatzeak ingurune hurbilenean ondorio onuragarriak sortzen dituelako", Euskal Taldeak Ganberako talde gehienen babesa jaso duen ekimena aurkeztu du.

Ondoren,Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordeak onartutako legez besteko proposamenaren testua:

1-. Aenarekin lankidetzan, aireportuko kudeatzaile gisa, euskal erakundeek eta hegazkin-konpainiek Hondarribiko aireportuaren eraginkortasuna berrezartzeko eta hobetzeko, aire-konektibitatea areagotzeko eta trafikoa berreskuratzeko neurriak bultzatzea, eskainitako hegaldien maiztasuna handituz.

2-. Aire-nabigazioko eragiketen zerbitzuak eta segurtasuna hobetzen jarraitzeko beharrezkoak diren inbertsioekin jarraitzea, lehentasuna emanez GNSS (Global Navigation Satellite Systems) sarearen bidez satelite bidezko nabigazio-teknologia berrietan oinarritutako prozedurak ezartzeari, eta, gainera, Ortzibiak, aireportua sustatzen duen sozietateak, egindako eskaerei erantzutea.

3.-. Hondarribiko aireportuak Gipuzkoako herrialde historikoaren garapen ekonomiko eta sozialerako duen funtsezko garrantzia berrestea, aireportuaren egungo eta etorkizuneko eraginkortasuna zainduz.

 

PARTEKATU