Ganberak izapidera onartu du Euskal Taldeak proposatu duen aldarazpena, gobernuaren kontrola eta parlamentarismoaren kalitatea hobetzeko

Aitor Estebanek, alabaina, deitoratu du Gorteen disoluzioak proposamena bertan behera geratzea ekarriko duela “Mesede eskasa egiten ari gatzaizkio hiritargoari”, ohartarazi du.
Ganberak izapidera onartu du Euskal Taldeak proposatu duen aldarazpena, gobernuaren kontrola eta parlamentarismoaren kalitatea hobetzeko
17 Iraila | Kongresua

Osoko bilkurak izapidera onartu du Kongresuko Araudiaren aldarazpena, EAJ-PNVren Euskal Taldeak proposatu duena Parlamentuko legez besteko aginduen betepena kontrolatzera begira.

Hitz egiteko izan duen tartean, Aitor Estebanek, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak, gogora ekarri du ekimen hau Ganberak aurreko legealdian eztabaidatu eta izapidera onartu zuela . Zentzu berean eta, datorren irailaren 23an Ganberak desegingo direnez, aitortu du “arraro” sentitzen dela erreforma hau proposatzean, hauteskundeak deitzean bertan behera geratuko delako. Ildo beretik esan duenez “mesede eskasa egiten ari gatzaizkio hiritargoari” eta gogora ekarri du iragan astean Osoko Bilkurak izapidera onartu zuen beste ekimena, eutanasia despenalizatzekoa. Kasu honetan ere, Gorteak desegitean, bertan behera geratuko da.

Edozein kasutan, Estebanek berretsi du ekimen honekin bilatzen den gauza bakarra dela “parlamentarismoaren kalitatea hobetzea eta demokrazia indartzea”, Exekutiboa kontrolatzeko mekanismoa hobetuko litzateke, Parlamentu guztietan “garrantzizko” faktorea dena. Izan ere, EAJ-PNVren proposamenak erreklamatzen du bilkura aldi bakoitzaren hasieran, urtean birritan, Ganberari ematea lege izaerarik ez duten aginduen betepen mailaren berri: Legez besteko Proposamenak, Mozioak edo Ebazpenak. Era berean, eta Euskal Taldearen ekimenez, txosten hau aurkezten denetik 15 egunen buruan, Espainiako Gobernuko ordezkari bat Batzordean agertuko da eta txostenari buruzko azalpenak emango ditu: “Aurrera eraman daitekeen ekimena da, parlamentarismoaren kalitatea hobetuko lukeena”, baieztatu du.

Proposamenak talde guztien babesa jaso du, Vox taldearena izan ezik.

PARTEKATU