Almudena Otaolak Espainiako Gobernuari eskatu dio sustatu dezala Down sindromea duten atleten parte-hartzea Paralinpiar Jokoetan

Horretarako, Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrari sailkapen sistema berrikus dezala eskatzera gonbidatu du Kultura eta Kirol ministroa.
Almudena Otaolak Espainiako Gobernuari eskatu dio sustatu dezala Down sindromea duten atleten parte-hartzea Paralinpiar Jokoetan IKUSI BIDEOA
17 Azaroa | Senatua

Senatuko Euskal Legebiltzar Taldeak Kultura ministroari eskatu dio Down sindromea duten atleten kolektiboak Paralinpiar Jokoetan parte har dezala sustatzeko. Interpelazio baten bidez, Almudena Otaolak Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak ezartzen duen egungo sailkapen-sistema salatu du, eta, ondorioz, José Manuel Rodríguez Uribes jaunari eskatu dio kategoria espezifiko bat sor dezan eska diezaiola.

Otaolak Mikel Garcia Aguirrezabal atleta bilbotarraren adibidea eraman du Goi-ganberara, iaz Brisbanen 400, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan munduko txapeldun izandakoa; berari, Tokioko hurrengo jokoetan parte hartzeari buruzko hainbat elkarrizketatan hala eskatuta, "nire kategoria ez da Paralinpiar Jokoetan lehiatzen" erantzun beharra duela helarazi du senatariak.

Ministroak Kirol Batzorde Gorena eta Espainiako Batzorde Paralinpiarra elkarrekin lanean ari direla aurreratu du adimen-urritasuna duten atleten sailkapena berrikus dadin eta Down sindromea dutenek lehiatzeko kategoria propioa izan dezaten. Gai hori, azaldu duenez, Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak mahai gainean du. "Denbora daraman prozesua da, eta horrek Tokio 2021erako konponduta egotea eragotz dezake", deitoratu du.

PARTEKATU