Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, EUDELen Elkarteburu

EUDELen Batzar Orokorrak hautatu ditu 2019-2023 legealdirako Batzor-de Eragileko 15 kideak, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru Lurralde Batzordeetako kideak ere.
Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, EUDELen Elkarteburu
19 Iraila | Berria

EUDELen Batzar Orokorra –245 udalerri bazkideek osatuta– bildu da gaur goizean, Elgoibarko IMHko kiroldegian, eta, horrenbestez, Euskadiko udaletako ordezkaririk gorenak hantxe izan dira, 2019-2023 udal agintaldirako Elkartearen gobernu organoetako kide berriak hautatzeko. Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea hautatu dute bazkideek, EUDELen Elkarteburu izateko. Horretarako gehiengo kualifikatua eskuratu du. Urtaran jeltzalearen ondoan elkarteburu izango dira Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Azpeitiko alkate Nagore Alkorta. Halaber, elkarteburuaz eta elkarteburuordeez gainera, EUDELen Batzarrak Batzorde Eragileko 12 kideak hautatu ditu.

Gorka Urtaran zortzigarren Elkarteburua da, eta Arabako bigarrena, 1982an Euskadiko Udalen Elkartea sortu zenez geroztik. Imanol Landa azken agintaldiko elkarteburuaren eskutik makila jaso ondoren, Urtaranek “gure aurretik egon direnen eskarmentu eta ibilbidearen ondarea” nabarmendu egin du. Bere adierazpenekin, “norbere udalerriaren alde Udaletik lan egitea erabaki duten milaka herritarren ekarpena” ere gogoan eduki du, izan ere, "haietako gehienak bolondresak izan dira".

Bestalde, Imanol Landak, agintea uzteko ekitaldian, EUDELen azken lau urteotan izandako bizipenak gogoan izan ditu: “Bene-benetan uste dut euskal udalgintzak lorpen garrantzitsuak izan dituela lau urteotan. Gogor jardun dugu, elkarlanean, eta xede izan dugu zimenduak sendotzea, zimendu horietatik ja-rraituko dugulako EUDELen etorkizuneko eraikina altxatzen. Gainera, erakun-deak bere historia osoan izan duen Batzorde Eragile anitzenaren errealitatetik egin dugu.”

Batzorde Eragile berriak, Elkartearen Estatutuei jarraikiz, ordezkaritza pareka-tua du, eta 7 emakumezkok eta 8 gizonezkok osatzen dute. Horietatik 3, lurralde bakoitzetik bat, 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietakoak dira.

Denok batera lan egin sarean

Lehendakari gisa egindako adierazpenetan, EUDELek egindako sare-lanaren balioa nabarmendu egin du Gorka Urtaranek, udalerriekin, euskal herri-erakundeekin eta Europarekin ere egindako elkarlanean oinarritutakoa.

Azpimarratu duenez, “Sarean, taldean, modu koordinatu eta adostuan lan egiten jarraituko dugu, alderdikeria albo batean lagata eta udalerriak babes-teko asmo bateratuarekin”.

Elkarteburuak Euskadiko Toki Erakundei buruzko Legea (ETEL) aintzat hartu du, bere esanetan, “gure Herriaren instituzionalizazioan izan dugun mugarririk handiena”. Gorka Urtaranek goraipatu duenez, udal autonomiarako eta udalerrien ahotsa helarazteko “ezinbesteko tresna da” eta beti agertu da herritarren bizi-kalitatearen alde. Ildo horretan, “gure burua entzunarazteko ahotsa izan behar dugu. Hura adostu eta partekatu behar dugu, guztion ekarpenarekin eta xede argiarekin: ingurumena zaindu eta bertan bizitzea errazten duten hiri eta herri kohesionatuak izatea (…)”

Datu interesgarriak

EUDELeko bazkideak: 245 bazkideen artean, 8 udalerri EAEtik kanpokoak dira; horietatik bi Trebiñukoak dira (Trebiñu eta Argantzon), eta gainerako 6ak Nafarroakoak (Aoiz-Agoitz, Arantza, Arbizu, Baztan, Larraun eta Ur-diain).

Elkarteburuak: Duela 37 urte sortu zenetik, Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuei dagokienez, 6 gizonezkoak eta 1 emakumezkoa izan dira: (1983-87) Iñaki Oregi, Zuiako alkatea; (87-91) Jose María Gorordo, Bilboko alkatea; (91-95 eta 95-99) Jose María González Zorrilla, Muskizko alkatea; (99-03 eta 03-07) Karmelo Sáinz de la Maza, Leioako alkatea; (07-11) Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea; (11-15) Ibone Bengoetxea, Bilboko alkateordea; (15-19) Imanol Landa, Getxoko alkatea.

EAEko hautetsiak: Euskadiko udaletako hautetsiak 2.655 dira guztira; ho-rietatik 1.225 (% 46) emakumezkoak dira. Eudeleko bazkide diren 252 udale-tan, guztira 74 emakumezko alkate daude; aurreko legegintzaldian baino hamar gehiago, beraz.

Iturria: Eudel

PARTEKATU