Next Euskadi

Nafarroako EAJ-PNVko alderdikide beteranoenak omentzeko ekitaldia

rss Ezagutzera eman
24

Andoni Ortuzar eta Unai Hualde: "Denborak arrazoia eman dio EAJ-PNVri demokrazian oinarritutako euskal abertzaletasuna garatzeko egin duen apustuan"

Andoni Ortuzar: "Atzo eguerdian Kanbo-n egon ginan; arratsaldean, Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos Lehendakariak elkartu ziren Bertizen. Bi argazki desberdinak eta Alderdia bietan. Zergatik? Euskadi-ren etorkizuna jokoan dagoen leku guztietan egongo dalako EAJ"

Unai Hualde: "Iruña-ko Udal Hauteskundeetan 1917-an EAJ hiru zinegotzi lortzen zituen eta urte horretan bertan Manuel Aranzadi Gorteetarako Diputatu bezala hautatzen zen"

Unai Hualde: "Nafarroa-n EAJ duela 100 urte baino gehiago jarri zuen bere hazia. 1910reko San Juan egunean Iruñako San José Plazan Nafarroako lehen Euskal Zentroa bere jarduera hasten zuen Estanis Aranzadiren lehendakaritzapean".

Unai Hualde: "EAJk beti esaten du pertsonak direla bere sekretua eta horregatik irudikatu nahi dugu esker hori alderdi honetan lan egiten 25 urte baino gehiago bete duzuten alderdikideei. Bihotz bihotzez, milesker. Ohore bat da zuen alderdikide eta lehendakaria izatea"