Presentación de Hermes

Presentación de Hermes
23
Julio
2012
Intervención

EUSKADI COMPETENTE

Intervención de Iñigo Urkullu en la presentación de Hermes

Euskadik, azken hiru hamarkadetan zehar, egoera konplexuen aurrean jokatu behar izan du oso eremu desberdinetan. Bere konpetentzia frogatu behar izan du. Ekonomian, ekoizpen sisteman, fiskalitatean, gizarte zerbitzuetan, osasun eta hezkuntza sistemetan. Gure gizartea ez da etsipenean erraz erortzen den horietakoa.

Euskadi, la sociedad vasca, ha crecido durante estos treinta años. Se ha demostrado a sí misma, y ha mostrado a las sociedades de su entorno, que es capaz de movilizar sus recursos, públicos y privados, con el debido liderazgo institucional y la colaboración social, y dar soluciones eficaces a los problemas. La sociedad vasca es competente y su autogobierno un recurso imprescindible con el que ha acertado a responder de forma eficaz a las necesidades que se le han ido planteando en los diferentes ámbitos.

El número de la revista HERMES de Sabino Arana Fundazioa que se presenta hoy es una de las evidencias de lo que estoy afirmando.

Hezkuntza, Euskal Hezkuntza, aztergai duela, HERMES aldizkariaren zenbaki honek begi bistan jartzen digu Hezkuntzaren garrantzia. Batetik, Euskal Hezkuntzaren eragileak batuta, Euskadi-ren etorkizunean hezkuntza-erronkak eta helburuak identifikatzen ditu, eztabaida ireki eta sakon baten emaitza lez. Bestetik, mundu mailako hezkuntzan aditu diren Jacques Delors eta Sobhi Tawil jaunen iritziak dakarzkigu, nazioartean eta Euskadi-n diren arazoen inguruan. Alegia, HERMES aldizkariaren zenbaki honek Euskadi-k duen perspektiba islatzen du. Bertakoa da eta, aldi berean, europarra, mundiala ere bada. Hezkuntza eta ezagutza dira gizarte aurreratu baten oinarri nagusiak.

La Educación, en general, y la vasca, en particular, ha sido clave en la construcción de nuestro actual modelo de sociedad. Hoy es un buen día para destacar el espíritu y la actitud emprendedora que hemos conocido en el ámbito educativo vasco. Una dinámica público-privada que ha hecho de nuestro sistema educativo vasco referente en el Estado y en ámbito internacional. Un sistema anclado en valores, en la concertación, en la evaluación y la mejora contínua. Un sistema profesional y participativo,  muy cercano a las demandas y deseos de la sociedad.

Madriletik etorritako murrizketak azken hiru urteetan oraingo Eusko Jaularitzak egin dituen murrizketetara eransten dira:  hezkuntzarako aurrekontuak 100 milioitan egin du behera EAE-n, (%3.6) irakasleen ordezkapenetan, aniztasunari eta beharrizan bereziei arreta emateko langileetan, euskara ikasteko eta hobetzeko liberazio eta programetan, itunpeko zentroetako egiturako finantzaketan, e.a. eraginez.

Los recortes que Madrid quiere imponer en materia educativa han de tener una respuesta eficaz por parte de la sociedad vasca y de sus instituciones públicas, con el Gobierno Vasco a la cabeza pero no solo a modo de protesta sino con proactividad.

No podemos permanecer impasibles ni ante los recortes de Madrid, ni ante el hecho de que el actual Gobierno Vasco durante los últimos tres cursos haya reducido en 100 millones el presupuesto de Educación incidiendo en aspectos tales como las sustituciones del profesorado de la Escuela pública, el personal para la atención a la diversidad y a las necesidades específicas (diversificación curricular, refuerzo lingüístico…), liberaciones del personal para aprendizaje y perfeccionamiento de euskera, financiación estructural de los centros concertados…

No hay sociedades competitivas, hay empresas competitivas. Hay administraciones eficaces y eficientes. No hay sociedades eficientes si no hay empresas competitivas si no hay empresarios y trabajadores competitivos. Y, por supuesto, no hay empresarios y trabajadores competitivos sin centros educativos competitivos. En la medida que éstos, centros, profesionales y empresas sean eficientes lo será también la sociedad. Por eso, lograr que una sociedad sea competitiva es uno de los grandes retos del sistema educativo. Para EAJ-PNV la Educación es una prioridad. EAJ-PNV quiere utilizar los resortes públicos para crear las condiciones adecuadas para conseguir centros competitivos y de primera línea en Europa. Este reto necesita de la colaboración y el compromiso de las propias redes educativos.

Es un proyecto común que nos puede y debe ilusionar a todos. Hoy más que nunca es absolutamente necesario el consenso también en este ámbito.

Inoiz baino gehiago behar dugu eragile guztion arteko lankidetza eta adostasuna lortzea Hezkuntza sistema egonkor, aurreratu eta lehiakorra lortzeko, horixe baita biderik eraginkorrenetarikoa krisialditik atera eta aurrera egiteko.

Euskadi-k egina duen bidea emankorra dugu, Eusko Alderdi Jeltzaleak ondo asko daki, egiten eta ekiten jakin duelako. Euskal autogobernuak bere diru kontuak orekatuta behar dituen bezala, Euskadi-k bere sistema finantzaria sendo behar duen bezala, Euskal Ongizateak industria eta ekoizpen sistema azkarra behar duen bezala, euskal gizarteak punta-puntako Hezkuntza behar du.

Gizabanakoaren aurrerapena eta ongizatea, neurri handi batean, bere heziketa mailaren baitan izaten dira. Horregaitik EAJ-ren apustua kalitatezko sistemaren aldekoa izango da.

El avance y el bienestar del individuo se asientan, en gran medida, sobre su nivel educativo, y, por ello, la apuesta de EAJ-PNV es a favor de una Educación de calidad, de un modelo educativo pensado desde y para esta sociedad: un modelo consensuado y estable, solidario y equitativo, autónomo y flexible, plurilingüe, innovador y exigente, un modelo que apuesta por la cultura científica y emprendedora, y, sobre todo, por el desarrollo integral del alumno-a.

Egungo egoerak aurre-aurre jartzen dizkigun problema konplexuei irtenbide eraginkorrak ematea da gure erronka eta, autogobernuak ematen digun tresnen bidez eta urteetan ikasi duguna, hau da, dakigunaz baliatzea da Euzko Alderdi Jeltzalea-ren konpromisua. Izan gaitezen, beraz, konpetenteak Euskadi-n.

COMPARTE