Pierre Topet-Etxahun (1786-1862), segurutik Zuberoako ahozko literaturaren koblakaririk ezagunena, bihar omenduko dute bere sorterrian, Barkoxen. Eusko Ikaskuntzak eratutako programaren arabera, Jean Haritsxelhar, Aurelia Arkotxa eta Jean Louis Davant hizlarien azalpenez gainera, Etxahunen beraren bertsoak kantatuko dira.
06Maik Zenbait azterlarik “euskal Verlaine”tzat jo dute Pierre Topet Etxahun. Beronen zorigaiztoko bizitza hamaika oinazez eta ezbeharrez gertatu zen. Baserri oneko semea izanik, gurasoek ez zioten utzi maite zuen neskamearekin ezkontzen, ordurako elkarrekin semea izan arren, eta maite ez zuenarekin ezkontarazi zuten. Kartzela, galerak eta erbestea ezagutu zituen. Azkenean eskale amaitu behar izan zuen, bere sei seme-alabetarik inork ez baitzuen etxean hartu.
Bere bertsoen artean aipagarri dira “Ahaide delizius huntan”, “Munduan malerusik”, “Bi berset dolurusik” edo “Ürxaphal bat”. Etxahunen bizitza tristearen adierazgarri izateaz gainera, euskal herri-kantutegiaren ahapaldirik berezienetakoak dira segurutik.
Pierre Topet-Etxahun-i (1786-1862)Omenaldia
2005 maiatza 7 Barkoxe (Zuberoa)
10´00 Hunki jin oroer / Accueil
Jean-Marc Baranthol, Barkoxeko mera- Maire de Barcus
Jean-Claude Larronde Eusko Ikaskuntzako lehendakariaria
Jean-Michel Larrasquet, Eusko Ikaskuntza
10´30 Jean Haritschelhar,
Euskaltzainburu ohia.
Ancien président de l´Académie Basque
Etxahun olerkari erromantikoa.
Etxahun poète romantique.
11´45 Eztabaida eta Etxahunen kantoreak
Débat et refrains d´Etxahun
12´00 Bazkaria - Repas
14´00 Aurelia Arcocha-Scarcia,
Bordele3 unibertsitatea, IKER-CNRS
Université Bordeaux 3, IKER-CNRS
Etxahunen eremu poetikoak.
Les lieux poétiques d´Etchahun.
15´00 Eztabaida eta Etxahunen kantoreak
Débat et refrains d´Etxahun
15´30 Kafea - Café
16´00 Jean Louis Davant,
Euskaltzaina - Académicien basque
Topet-Etxahunez eta Xiberoaz ikuspegi desegoki zonbait / Quelques points de vue décalés sur Topet-Etchahun et la Soule.
17´00 Eztabaida eta Etxahunen kantoreak
Débat et refrains d´Etxahun
Bat bateko itzulpena izanen da.
Une traduction simultanée sera assurée
Izenak eman maiatzaren 2a baino lehenago :
Eusko Ikaskuntza
51 quai Jauregiberri
64100 BAIONA- BAYONNE
Tel. 05 59 59 82 90 Fax 05 59 46 18 44
eusko-ikaskuntza1@wanadoo.fr