Goizeko lehen orduetako kaosa gainditzen hasi da euskal errepideen sare nagusia

Elurra egiten jarraitzen du oraindik eta kontuz gidatu beharra dago, baina euskal errepide sare nagusia erabat irekita dago une honetan, Nafarroan, N-138 errepidea, kenduta; bertan, Urkiagako mendatean, kateak behar dira. Arazoak orain bigarren mailako errepideetan daude.

Goizeko lehen orduetako kaosa gainditzen hasi da euskal errepideen sare nagusia 16Févrierk
2005
2005 FévrierK 16 |
Berria

PARTEKATU

Gau osoan elurrak ez du etenik izan eta oraindik ere mara-mara ari du Euskal Herriko hainbat lekutan. Goizean arazo ugari egon da errepideetan eta lehen mailako errepideak ere itxita ego dira denbora luzez. Elurra kentzeko makinek nahikoa lan egin behar izan dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sare nagusian irekita daude jada A-15 autobidea, Etxegarateko mendatea eta Deskarga, arazo gehien eman duten bideak. Elurra ari du, dena dela, eta kontuz gidatu beharra dago.

Bigarren mailako errepideei dagokienez, berriz, Azazeta itxita dago kamioientzat. Bernedo, Orduña, Opakua eta Herrera, berriz, erabat itxita daude ibilgailu guztientzat.

Nafarroako sare nagusian, berriz, kateak behar dira Urkiagako mendatean, Iruñatik Ipar Euskal Herrirako bidean (N-138) eta bigarren mailako errepideei dagokienez, Urbasa, Aralarreko San Migel eta Artesiaga itxita daude, baita Izabatik Frantziarako errepidea ere, 12. kilometrotik aurrera (kateak behar dira 0. kilometrotik). Gainera, kateak behar dira Auritz-Izaba artean Lazako mendatean, Olague-Zubiri artean Egozkue mendatean, Beasain-Lizarra artean Lizarraga mendatean eta Meano-Araba artean Meanoko mendatean.

Datozen orduetarako, Euskalmetek ipar-ekialdeko haize gogorra, hotza eta euria iragarri ditu. Gainera, 200 metrotan botako du elurra. Tenperaturek behera egingo dute, eta barnealdean izotza agertuko da. Kostaldean gehienez 5 gradu izango dira, eta barnealdean gradu bat.

Interesatu Zaitez