Telecincon egin dioten elkarrizketan, EBBren presidenteak ziurtatu du Urdako tren-istripua “ikaragarria eta onartezina” izan dela eta Espainiako garraio azpiegituren sistema “auzitan” geratu dela
02Novembrek “Iruditzen zait, eta uste dut denek antzera pentsatzen dutela, Urdako tren-istripua ikaragarria eta onartezina izan dela. Lehengo lepotik burua, urte betean bi istripu ikaragarri gertatu direlako. Galdu diren biziekin eta ekarri duen min guztiarekin, Espainiar estatuko azpiegituren sistema bera auzitan geratu da. Goitik beherako azterketa teknikoa egin behar da, baina hau ezin da geratu erantzukizun politikoak hartu gabe. Gizarteaksentitu behar du gauzak bestela egingo dituen talde berri bat etorriko dela. Horrekin ez dut esan nahi ministroak edo estatu-idazkariakpertsona gisa erantzukizun zuzena izan dutenik, baina erantzukizun politikoabai dute. Eta ezer gertatuko ez balitz bezala egitea, Gobernuko presidenteak berak ere gai guztiz larria dela adierazi duenean, ez da onargarria. Zer gertatu behar da erantzukizun politikoak har ditzaten? ". Hori izan da Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Toledoko Urda herrian gertatu den tren-istripuari buruz Telecincon egindako elkarrizketa batean zabaldu duen mezu nagusia. 69 pertsona hil dira eta 29k ospitalean jarraitzen dute.
Azaroaren 29ko hauteskundeei buruzgaldetu diotenean Estebanek adierazi du EAJ-PNV ez dagoela prest "Vox kide izango duen talde bati babesa emateko", Alberto Nuñez Feijoóren 2023ko inbestiduran erakutsi zuen bezala: "Voxek ez du sisteman sinesten, autonomiak ezabatu nahi ditu eta EAJ legez kanpo utzi nahi duela esan du". EBBren buruak gogorarazi du hauek ez direla Pedro Sanchez edo Alberto Nuñez Feijoó gobernatuko duten erabakitzeko hauteskundeak: "Datozen lau urteetan herritarren interesak ordezkatuko dituztenak aukeratuko ditugu. Euskadiren kasuan, agenda propioa dugunez, oso garrantzitsua da agenda hori bere lehentasunetako bat bezala oso gogoan duen jendeak ordezkatzea", azpimarratu du.