Gorte Orokorretarako hautagai jeltzaleak familia zaintzaileekin batzartu dira zainketen alorrean aurrera egiten jarraitzera begira: "Asko dago hobetzeko"

Hiru lurraldeetako hautagaiak mendekotasun handia duten pertsonen familien ordezkariekin batzartu dira beren beharrak ezagutzeko eta formulak bilatzen jarraitzeko, hurrengo legegintzaldian zainketen alorrean aurrera egiten lagunduko duten formulak bilatzen jarraitzera begira

Gorte Orokorretarako hautagai jeltzaleak familia zaintzaileekin batzartu dira zainketen alorrean aurrera egiten jarraitzera begira: 29Octobrek
OctobreK 29 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Mendekotasun handia duten pertsonen familia zaintzaileen ordezkariekin batzartu gara, Kongresuan eta Senatuan haien ahotsa izaten jarraitu nahi dugulako. Asko dugu hobetzeko arlo honetan", azaldu du Maribel Vaquerok, Kongresurako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak, Sabin Etxean zaintza horietan aritzen diren hainbat erakundetako ordezkariekin egin den bilera amaitutakoan. Kolektibo hori gehienbat gaixotasun larriak dituzten seme-alabak zaindu behar dituzten emakumeek osatzen dute. Inguruabar horiek beren garapen profesionala, lan-aukerak eta ongizate pertsonala murrizten dizkiete hainbatetan.

Zainketaren eta Babesaren Nazioarteko Egunean egin den bilera honetan Kongresurako Arabako eta Bizkaiko zerrendaburuak, Gorka Urtaran eta Idoia Sagastizabal, eta Senaturako Bizkaiko hautagai Nerea Ahedo izan dira. Vaquerok bertan azaldu duenez, aurreko legegintzaldietan EAJ-PNVk Gorteetara eraman ditu familia horien beharrak, eta bilerak balio izan du "oraindik zer falta egiaztatzeko", Kongresuan eta Senatuan "ekinean jarraitzera begira".

Aurreko legealdian, Kongresuko Euskal Taldeak kolektiboaren bizi baldintzak hobetzeko lan egin du, hainbat alderditan. Alde batetik, Mendekotasun Legean laguntza-neurri berriak sartuz eta horien finantzaketa bermatuz. Euskadiren kasuan, Estatuak %166 gehiago jarriko du urtean 2027tik aurrera.

Gainera, jeltzaleek hainbat aldiz eskatu dute zaintzaile horien erretiro aurreratua. "Haien nekagarritasuna hainbatetan ez dator lanetik (etxetik kanpo), baina bai haien egoera pertsonaletik", azaldu du hautagai jeltzaleak. Horregatik erreklamatu dute koefiziente murriztaileak aplikatzea eta  osasun arrazoiengatik erretiroa  lehenago hartzeko aukera ematea.

Azkenik, Vaquerok gogorarazi duenez, CUME prestazioa zabaltzea lortu da, hain zuzen ere, Mendekotasun Legean eta joan den astean onartutako lege-dekretuan egindako zuzenketen bidez. Lege-dekretu horrek 26 urtetik gora luzatzen du prestazioaren adina, eta babes handiagoa eskaintzen die familia zaintzaile autonomoei.

Baina oraindik "asko dago egiteko", eta horren bilerak "haien beharrak entzuteko" balio izan du, eta, hortik aurrera, datorren legegintzaldian Kongresuan eska daitekeena lantzeko.

 

 

Interesatu Zaitez