Vaquerok PPri ohartarazi dio: "Pentsioen sisteman atzera pausurik emateko asmoa baduzue, EAJk planto egingo dizue"

EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagai Maribel Vaquerok ETAren amaieraren 15. urteurrenaren bezperan adierazi duenez “Etorkizunean pentsatuta erein behar dugu, demokrazian hezi, eta horretarako garrantzitsua da nostalgiatik ez hitz egitea edo hil zutenak heroiak zirela pentsatzen uztea”

Vaquerok PPri ohartarazi dio: 19Octobrek
OctobreK 19 |
Kongresua

PARTEKATU

“Pentsioen sistema publikoan atzera pausurik emateko asmoa bazenute, EAJtik aurrean izango gaituzue, planto egingo dizuegu“. Argi eta sendo hitz egin du gaur Maribel Vaquero EAJ-PNVk Gipuzkoan Kongresurako aurkezten duen zerrendaburuak PPk pentsioak modifikatzeko egin lezakeen edozein saiakeraz.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Vaquerok ildo beretik gogoratu du arlo honetan urteotan  EAJ-PNVren jarduna giltzarri  izan dela  Kongresuan. “Historia apur bat eginda, Rajoyren azken agintaldian, PPri 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketan pentsioak igotzea eta KPIren arabera jartzea derrigortu ziona Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen”. Akordio hau izenpetu egin zen eta zentsura mozioa  iritsi zenean Pedro Sánchezen aldeko babesa adostu zen baldintza berberarekin. Beraz, “lehenik eta behin PPri derrigortu genion” eta ondoren sozialistei.

“EAJri dagokionez ez dugu onartuko pentsioak errebalorizatu gabe uztea eta  pentsio duinak eta egun bizi dugun momenturako pentsio egokiak ez izatea, hau da, gaurko inflazioarekin eta gainerako inguruabarrekin. Pentsioak bermatu eta lasaitasuna eman behar da”, esan du Vaquerok eta amaitutzat eman du  pentsioen inguruan PP eta Vox  nahasi dituen polemika. Ildo beretik gogoratu duenez KPIren araberako igoera “Toledoko Itunean jasota dago”.

Etxebizitzarekin dagoen krisiaz galdetu diotenean, Kongresuko orain arteko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du maizterrei laguntzeaz gain, beharrezkoa dela jabe txikiei berme batzuk ematea, beren etxebizitzak alokairuen merkatura atera ditzaten: “Euskadin alokairuan dauden etxebizitzen % 81 jabe txikienak dira, %16 publikoak dira eta %3 baino ez dira jabe handienak. Zartako gutxiago eta elkarlan publiko-pribatu handiagoa”.

Egin dioten elkarrizketan, hautagai jeltzaleak gogora ekarri du bihar, asteartearekin, urriak 20, 15 urte beteko direla ETA erakunde terroristak armak erabiltzeari utziko ziola iragarri zuenetik. “15 urte igaro dira ETA  desagertu zenetik, eta uste dut oso argi izan behar dugula etorkizunerako erein behar dugula, baina  gertatutakoaren irakurketa eginik eta argi izanik ezin dela nostalgiatik hitz egin edo hil zutenak heroiak zirela pentsatzen utzi”, hausnartu du: “Etorkizunean etorriko direnei zor diegu, Euskadin elkarbizitza eta bakea behar dugula argi izanik”.

Ildo beretik gogoratu du Giza Eskubideen eta Elkarbizitzarako sailaren zuzendaria izan zela Gipuzkoako Foru Aldundian, non “gure memoria hurbilaren irakurketa egin behar zela” aldarrikatzen zuen lana koordinatu baitzuen, “ematen baitu historikoan ez dagoela horrenbesteko arazo”. “Garrantzitsua da gertatu zena ezagutzea, gure alaba eta semeei kontatzea, berriro ere gerta ez dadin. Garrantzitsua da balioetan heztea, demokrazian heztea. Ulertzen dute  denontzat ez dela gozoa izango irakurketa hori egitea, baina berriro gerta ez dadin, oso argi izan behar dugu hiltzea txarto egon zela eta indarkeria bidegabea dela beti, ezin dela indarkeria baliatu inolako helburu lortzeko, ez politikoa ez Estatukoa ez bestelakoa”. Eta, amaitzeko, esan du "arriskutsua" dela oraindik ere "heroiak edo gudariak izan zirela eta euskal herriaren izenean hil zutela uler dezaketen pertsonak egotea,  eta ez zen hala izan, terrorea erabili zuten pertsonak izan zirelako”.

 

Interesatu Zaitez