Batzorde Mistoan Mendekotasun legearen finantzaketarako lortu den akordioa ospatu du Vaquerok: "Akordio bikaina da Euskadirentzat"

Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri du euskal erakundeek prestazio gehigarriak eskaintzen dituztela Estatuak ezarritako zerbitzu-zorroan jasotakoez gain eta adostutako finantzaketari esker 2027tik aurrera Estatuaren ekarpena %166 handiagoa izango dela

Batzorde Mistoan Mendekotasun legearen finantzaketarako lortu den akordioa ospatu du Vaquerok: 16Juilletk
JuilletK 16 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok, gaur bertan, ostegunarekin, balorazio positiboa eman dio pertsonen autonomiarako eta mendekotasun egoerak artatzeko sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioari, zeina Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostu baita. Azaldu duenez “zerbitzu hauen finantzaketa bermatzea ezinezko baldintza zen  aste honetan Kongresuan onartu den Mendekotasun eta desgaitasunerako Lege Proiektua jorratzen jarraitzeko”, eta helburu hori  bete egin da. ”Akordio bikaina da Euskadirentzat, EAJ-PNV egin duen lanari esker”, adierazi du Sabin Etxean eman den prentsaurrean.

“Zainketek egon behar dute politika publikoen erdigunean, baina ez da nahikoa intentzio onak izatea, bermatu egin behar baita eskaintzen ditugun zerbitzuak finantzatu ahal izatea”, gaineratu du Kongresuko EAJ-PNVko bozeramaileak. Horregatik, helburua izan da “legeak argi eta garbi jaso dezala zerbitzuek ko-finantzatuta egon behar dutela”. Gainera “aldi berean negoziatu dugu finantzaketa horrek Euskadirentzat nolakoa izan behar duen, gure kasuan Ekonomia Itunaren bidez artikulatzen baita, Batzorde Mistoan. Azken asteak eman ditugu negoziaketa horretan, ezinbesteko baldintza baitzen guk Mendekotasun eta Desgaitasunaren Lege Proiektua babes genezan”.

⁠Vaquerok ildo beretik defendatu du Euskal Taldeak Behe ganberan egin ohi duen lana “Horixe da gure zeregina Madrilen, horretarako gaude han, akordioak bete egiten direla eta organo egokietan, Batzorde mistoan esaterako, kontu horiek guztiak bideratzen direla bermatzeko”.

Bozeramaile jeltzaleak, Mendekotasun legearen eztabaidan egin zuen bezala, gaur ere argitu du euskal erakundeek prestazio gehigarriak eskaintzen dituztela Estatuko legeak orain arte derrigortu duen zerbitzu-zorroan jasotzen dituenez gain, eta Espainiako gobernuaren ekarpena azken urteotan oso murritza izan dela. Esate baterako “2024an Euskadik 1.020 milioi euro bideratu zituen mendekotasunera eta estatuak osokoaren %15 baino ez zuen jarri. Orain, Batzorde mistoan adostu den akordioari esker, euskal erakundeek ia 250 milioi gehiago jasoko dituzte urtero, hau da, Estatuak orain arte egiten zuen ekarpena baino % 166 gehiago”.

 

Interesatu Zaitez