EAJ-PNVk Gardentasun Lege berriarekin gobernantza kolaboratiboaren arloan aurrera jauzi bat egitearen alde egin du

Talde parlamentario jeltzaleak Gardentasunaren Legeari egindako ekarpenei artean jaso du sistema parte-hartzaile bat izateko beharra, “inklusiboa, gardena, elkarrizketa irekikoa, erantzukidetasunean oinarritua eta kontu-ematekoa”

EAJ-PNVk Gardentasun Lege berriarekin gobernantza kolaboratiboaren arloan aurrera jauzi bat egitearen alde egin du 27Octobrek
OctobreK 27 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Gardentasunaren Euskal Legearen izapidetzeak bere bidea jarraitzen du Eusko Legebiltzarrean. Gaur goizean, EAJ-PNVk eta PSE-EEk euren ekarpenak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Lege Proiektuari, eta, behin onartuta, helburutzat du “euskal herritarrek merezi duten gardentasun-esparrua ezartzea, demokrazia sendotzeko”, legebiltzarkide jeltzale Xabier Barandiaranen hitzetan.

EAJ-PNVren talde parlamentarioak beharrezkotzat jotzen du gobernantza kolaboratiboa herritarren parte-hartze aktiboaren funtsezko osagai gisa jasotzea. Ildo horretan, zuzenketetan hainbat neurri txertatu dira, gobernantza kolaboratibo eta deliberatiboko prozesuak ezartzea sustatzeko, politika publikoen zilegitasuna, eraginkortasuna eta gardentasuna sendotzeko helburuarekin, gizarte, ekonomia eta herritarren esparruetako eragileen parte-hartze aktiboaren eta delibrazioaren bidez.

Prozesu horiek parte-hartze inklusiboaren, gardentasunaren, elkarrizketa irekiaren, erantzukidetasunaren, elkarren arteko konfiantzaren, kontu-emate partekatuaren, emaitza kolektiboetara bideratzearen, malgutasunaren eta moldagarritasunaren printzipioetan oinarrituko dira.

EAJ-PNVk, gainera, artikulu berriak gehitu ditu, gobernantza kolaboratiboko prozesuen antolaketa eta kudeaketa oso-osorik jorratzen dituztenak, eta horien plangintza, metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehazten dituztenak. Era berean, adierazten du prozesuen hasiera Eusko Jaurlaritzako sailek beraiek proposatutako proiektuekin abiatuko dela.

Ekarpen gehiago ere badaude. Hiru hilean behin kontratu txikiei buruzko informazioa argitaratzea proposatzen da; legean jasotzen da, halaber, datu desagregatuak eta mikrodatuek formatu ireki eta berrerabilgarrietan izateko eta argitaratzeko betebeharra; eta gardentasunaren ebaluazio-sistema bat sortzea planteatzen da, adierazle argi eta neurgarrietan oinarritua.

“Helburua da Administrazio irekiago eta hurbilago baterantz aurrera egiten jarraitzea. Eta, aldi berean, gure Gobernantza-sistemaren kultura eta kalitate demokratikoa sendotzea”, ondorioztatu du Barandiaranek.

Interesatu Zaitez