Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/30

Erkoreka: “EAJk lankidetzan jardungo du Amaiurrekin, euskal nazioaren inguruko gaietan”

Josu Erkoreka EAJren diputatu hautetsiak baieztatu duenez “zalantzarik gabe” bere taldeak eta Amaiurrek lankidetzan jardungo dute Diputatuen kongresuan “euskal nazioaren eskubideak aldarrikatzearen inguruko gaiak” aztertzen direnean; dena dela, onartu egin du lankidetza hori “eman ohi dela” Behe Ganberan ordezkaritza duten gainerako indar abertzaleekin.

rss Ezagutzera eman
Josu Erkoreka EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Erkorekak azaldu egin du “jakin beharrekoa dena” dela Amaiurrek Kongresuan eta Senatuan izango duen parte hartzea; Erkorekak argitu duenez “gauza ezberdin asko entzun dira, egun batean esan baitute euskal gaietaz baino ez direla arduratuko, hurrengoan esan dute une zehatzetan joango direla eta hirugarrenean esan dute etengabe egongo direla, beti parte hartuko ez duten arren”.

Horrela, Amaiurrek Diputatuen Kongresuan izango duen parte hartzearen intentsitatea ezagutzen ez den arren “Euskadiko eskubide nazionalen inguruko planteamenduak egiten direnean, zalantzarik gabe egongo da lankidetza, planteamenduak antzekoak edo berdinak izango direlako”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA