Prentsa Aretoa

Berriak

2011/11/23

Euskaldunek, catalunyarrek, eskoziarrek eta flandiarrek Kontzertua defendatu dute Bruselan, defizitari aurre egiteko arma gisa

Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak, Ramon Tremosa Convergencia-koak, Oriol Junqueras Catalunyako Ezquerra Republicana-ko presidente eta eurolegebiltzarkideak, Iniciativa Per Catalunya-ko Raul Romevak; Flandriako Bloke nazionalistako Frieda Brepoels-ek eta Alyn Smith Eskoziako Alderdi Nazionaleko kideak elkarrekin zuzenketa bloke bat aurkeztu dituzte Euskal Kontzertu Ekonomikoaren filosofia eta zerga arloko federalismoaren printzipioa defendatzeko xedez, europar erregioetan defizita eta zergen iruzurraren kontrako tresna direlakoan.

rss Ezagutzera eman

Zuzenketa hauen helburua da euro-ganberak Europar fiskalitatearen egoeraren inguruan egiten duen urteko txostenean ideia hauek guztiak islatuta geratzea. Ekimen hauekin batera, Flandria eta Eskozia moduko erregioek Belgikako erregioetarako eta Bretainia Handiko erresumetarako federalismo fiskala aldarrikatzeko ekimenak egiten ari dira; aldi berean ere Catalunyako Generalitat-a kanpaina egiten ari da Printzerriari Euskadikoa moduko estatus fiskala emateko ituna negoziatzeko.

Izaskun Bilbaok zuzenketa hauek aurkeztean azaldu duenez “albiste ona da Eskozia, Flandria, Catalunya eta Euskadi europar erregiotako eurolegebiltzarkideek Europar Legebiltzarrean Euskal Autonomi Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa moduko sistemak defendatzeko ekimen zehatzak egitea, Kontzertua erreferentziazko erregio eredua baita Europarentzat”

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr