Agiri osoa
" />
Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2006/04/08

Euskal Herriko emakumeek "bakearen ahotsak" izateko konpromisoa hartu dute

Euskal Herriko emakumezko parlamentarioek (PPkoek eta UPNkoek izan ezik) eta hainbat eragile politikoko eta sindikaleko emakumeek euskal gizartearen zuzenbide-esparrua aldatzeko "berme demokratikoak" ezartzea eskatu dute, gizarteak berak hala nahi baldin badu.
 

rss Ezagutzera eman
Hala adierazi dute sortu berri den Ahotsak taldearen kideek Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Han izan dira, besteak beste, Gema Gonzalez de Txabarri (EAJ), Gemma Zabaleta (PSE/EE), Nekane Erauskin (EHAK), Nekane Altzelai (EA), Kontxi Bilbao (EB) eta Aintzane Ezenarro (Aralar) parlamentarioak; Jone Goirizelaia eta Ainara Armendariz Batasuneko buruzagiak; Begoña Errazti EAren presidentea; Nafarroa Bairen eta Abertzaleen Batasuneko kideak; eta ELA, LAB eta UGT sindikatuen ordezkariak.
 
Taldeak bakea lortzeko manifestua aurkeztu du, eta horretan "bakearen ahotsak" izateko konpromisoa hartu dute bere kideek, prozesua "itzulezina" izan dadin. Gainera, euskal herritarren erabakia errespetatu behar dela esan dute, hura esparru politiko eta juridikoa aldatzea bada ere.
 
Adierazpenarekin bat egin duten emakumeak "norberaren izenean" hartu dutela parte ekimenean gogorazi du idazkiak, eta elkar "aurrera joateko urratsak" egin behar dituztela dio, hala bakea eta adiskidetzea lortzeko. "Bakearen eta gure herrian hasiko den prozesu itxaropentsuaren aldeko eragile aktiboak izan behar dugula uste dugu emakumeok", diote Ahotsen kideek.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/21 09:15

Aitor Esteban

   Antena 3. Espejo Público 

2019/02/21 22:10

Idoia Sagastizabal

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA