Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

Gipuzkoa

2019/05/18

Ortuzarrek EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu du Eibar Gipuzkoaren suspertze prozesurik edo ‘Euskadi proiektu‘tik kanpo gera ez dadin

Markel Olano, Eider Mendoza eta Josu Mendikuterekin batera, EBBko presidenteak Gipuzkoako hiritargoa deitu du maiatzaren 26an bozkatzera, Eibarren apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNV PSE-EEtik 133 botora geratu zela gogoratu ondoren

Araba

2019/05/18

"EAJ-PNVk ez du onartuko legealdi honetan lortutakoa arriskuan jartzea"

Diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaia den Ramiro Gonzalezek “Arabako Errioxa berezko izendapena, Errioxa markaren barruan” defendatu du Guardian, eta “arrakasta-eredutzat” jo du

Europako Legebiltzarra

2019/05/18

Izaskun Bilbaok Benidormen aldarrikatu du EAJren aldeko botoa, burua konbentzitzen duelako eta bihotzean ilusioa sortzen duelako

Euskal herritarren aldeko lanak eta EAJren lidergopean pertsonak helburu dituen politikak ahalbidetu dute lau hamarkadatan Euskadik ezagutu duen eraldaketa, ospe txarra izatetik Europa mailan garapenaren erreferentzia izatera igaro delako

Araba

2019/05/18

EAJ-PNVk ahalegin guztia egingo du Mendizorrotza antzaldatzen eta Vitoria-Gasteiz kirolaren hiri bilakatzeko

“Vitoria-Gasteiz, kirol-barrutia” plana 4 ardatzetan egituratzen da: kirol-instalazioak hobetzea; talentua, ikerkuntza eta prestakuntza sostengatzea; kirol-turismoa sustatzea; eta oinarrizko kirola eta guztiontzako kirola babestea

Bizkaia

2019/05/17

EAJ-PNVk "parte hartze erraldoia" eskatu du maiatzaren 26rako. "Zenbat eta herritar gehiagok bozkatu, orduan eta hobeto demokraziarentzat"

Durangon egin den ekitaldi politikoan, Andoni Ortuzarrek euskal hiritargo osoari adierazi dio “asko dagoela jokoan” eta igandean aukeratu beharko duela “iragana, protesta eta eragozpenen” edo “etorkizuna eta EAJ ereduaren proposamen eta akordioen artean”

Araba

2019/05/17

EAJ-PNVk Berrikuntza eta Enplegurako Zentro bat sortzea proposatu du, bertan erakundeak, enpresak, unibertsitatea eta LHko zentroak elkarlanean aritu daitezen

Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko enpresak modu argian babesten dituen gobernuaren beharra azpimarratu du. Ramiro Gonzalezek EAJren eta EHBilduren ereduak kontrajarri ditu. EAJk 4.0 industriaren berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen bitartean, EH Bilduk hau guztia arriskuan jartzen du

Batzar Nagusia

2019/05/17

EAJ-PNVk praktikatzen duen erakunde arteko lankidetza da Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak azken urteotan bizi izan duten bultzadaren gakoa

Ramiro González (Araba), Markel Olano (Gipuzkoa) eta Unai Rementeria (Bizkaia) ahaldun nagusi eta EAJ-PNVk berrautaketara aurkezten dituen hautagaiek Nueva Economía Forumean hitz egin dute gaur 300 pertsonaren aurrean. Aurkezpen lanak egin ditu Izaskun Bilbao Barandica Europako diputatuak

Europako Legebiltzarra

2019/05/16

Izaskun Bilbaok besoak zabalik hartu du Geroa Baik CEUS koalizioaren barruan Nafarroari emango dion indarra

Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren zerrendaburuak gaur nabarmendu ditu aurreko legealdian garatutako jarduerak, besteak beste Nafarroako Ekonomia Hitzarmenaren defentsa; eta baieztatu du Daniel Innerarity CEUSen zerrendako kide izateak indarra emango diola Europa “gaurko Nafarroa ireki, solidario eta modernoarekin” konektatzeko egiten den apustu honi

Araba

2019/05/16

Ortuzarrek Laudion aldarrikatu du “Bilduren marmota eguna atzean uztea” Gasteiz eta Araba osoa aurrera daramatzan ‘Euskadi egitasmoa‘rekin bat egiteko

EBBko presidenteak salatu du Ezker Abertzaleko alkateen proiektu bakarra dela “beren ezintasunaren errua EAJri leporatzea”, talde jeltzaleak lau urtetan Euskadiko hiriburua eta Herrialde osoa “goitik behera” aldatzea lortu duelarik

Donostia

2019/05/16

Eneko Goiak proposatu du bizitoki formula berriak eta gazteentzako etxebizitza gehiago bultzatzea

Alkate izaten jarraitzeko hautagai Eneko Goiak lur-sail publikoetan lankidetzako edo kooperatibako etxebizitzak sustatzearen alde, erabilpenerako lagapen erregimenean, eta gazteentzako alokairuzko etxebizitza publikoak, esaterako etxebizitza partekatuak, bultzatzearen alde egin du

Araba

2019/05/16

Ramiro Gonzalezek proposatu du Naturaren Zentro-Museoa Arabako Lurralde Historikoko Agiritegiaren eraikinean kokatu dadila

EAJ-PNVk apustu egin du erakusketa-aretoetarako 2.000 metro koadro baino gehiago eta laborategiak, tailerrak eta abar kokatzeko 2.500 gehiago eskainiko dituen espazio baten alde. Bertan, ikerkuntza, dibulgazio eta komunikaziorako eredu berriak garatzeko aukera egongo da

Araba

2019/05/16

EAJ-PNVk Merkataritzarako udal sail bat sortuko du, sektorearen suspertze eta modernizazio planak bultzatzeko

Auzo merkatuen berreskurapena eta negozio aukera berriak eskainiko dituen ekitaldi politika bat, merkataritzarako agenda gasteiztarrean ere nabarmenak dira

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/05/19 10:45

Eskuragarritasunari buruzko ekitaldia. Juan Mari Aburto

   Txurdinagako polikiroldegiaren aurrean 

2019/05/19 12:00

Mitina. Alvaro Parro, Itxaso Atutxa

   San Severino Plaza (Balmaseda) 

2019/05/19 12:00

MitinA. ELENA LETE, MARKEL OLANO, JOSEBA EGIBAR, IÑIGO URKULLU

Aberri ekitaldia

   Munibe plaza (Bergara) 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA