ZUMAIA 2019

ZUMAIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Oier Korta


Oier Korta

Proposamen berriak ekindako bideari jarraipena emateko

TALDEA

  • Oier Korta Esnal
  • Maria Cruz Alvarez Aparicio
  • Miren Aitziber Odriozola Echezarreta
  • Cristina Vicente Iciar
  • Gotzon Embil Unanue
  • Iker Mardaras Arrieta
  • Ainhoa Illarramendi Azkue
  • Arantzazu Florez Tapia
  • Unai Mancisidor Andonegi
  • Ane Arregi Urbieta
  • Lide Amilibia Bergaretxe
  • Mikel Olaizola Elosua
  • Miren Edurne Egaña Manterola
  • Xabier Urrutia Elorza
  • Jose Miguel Antia Albizu
  • Maria Aranzazu Arrizabalaga Olaizola
  • Isidro Fernandez Echave

EGITASMOA

1
Pertsonak izango ditugu ardatz gure jardunean eta gizarte zerbitzuak eta martxan jarritako programak mantenduko ditugu zumaiarren ongizatea bermatzeko.
2
Jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua: merkataritza, formakuntza, enpresa berrien sorrera, industriaren dibertsifikazioa eta poligonoen urbanizazioa.
3
Erkibe aurreko orubean erabilera anitzeko gune estalia sortu aisialdirako eta azokarako lehen sektorea eta tokiko produktuen salmenta sustatzeko.
4
Beharrak kontuan hartuz, kirol instalazioak berritu: elkarte eta herritarrekin “Balendiñe” kirol instalazio berria sortzeko proiektua landu.
5
Udal eraikinei buruzko azterketa egin egungo zein etorkizuneko beharrak ezagututa eraikinen erabilerak zehaztu eta horiek birgaitzeko.
6
Zumaiako auzoak eraberritzen jarraitu: San Jose eta Estazio auzoetan eraberritze lanekin jarraitu eremuak atseginagoak eta irisgarriagoak egiteko.
7
Igogailu berriak irisgarritasuna hobetzeko: San Jose kalekoa, Larretxokoa eta Alde Zaharrekoa Olazabal Idazkaria kalea eta Erribera kalera lotzeko.
8
Herrigunea eta Oikia auzoa bidegorriz lotzeko proiektua landuko dugu beste erakundeekin elkarlanean, Santiago pasealeku eta hondartzarekin egin bezala.
9
Lur-azpiko aparkalekua bultzatuko dugu Gernika parkean, berdegune izaera mantenduz, aparkaleku arazoari konponbidea emateko trafikorik herrira sartu gabe.
10
Moilaberriko Urolako estazio zaharreko eraikinean turismo bulegoa eta interpretazio zentro berria martxan jarriko ditugu, Zumaia balioan jartzeko.