EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Xanti Gurrutxaga

Xanti Gurrutxaga Elorza naiz, Donostian jaio nintzen 1961ean, 18 urtekin hasi nintzen lanean Radio SanSebastián-en (Cadena SER). Urte batzuk geroago Madridera joan nintzen lanera Radio Madriden (Cadena SER) eta lau urte beranduago Gasteizera bueltatu nintzen SER Vitoria irratira lanera.

Xanti Gurrutxaga

1995ean azterketa baten bidez plaza bat lortu nuen Euskadi irratian tekniko bezala. Gaur egun E.I. jarraitzen dut irrati teknikariaren lanak egiten.

Politikan 1995ean zinegotzia aukeratuta izan nintzen Asteasun, 2015ean zinegotzia aukeratuta izan nintzen Azpeitian.

EAJ beti izan da nire alderdia, 80garren hamarkadan alderdiaren zatiketa izan zenean afiliatzea erabaki nuen pentsatzen nuelako konpromiso aktibo bat behar genuela alderdiak Gipuzkoan ere indarra izateko eta denon artean lortu genuen, hogei urte geroago nire konpromisoak bizirik jarraitzen du.

EAJ guztion alderdia, aurrera begira.