Urnieta 2019

URNIETAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Mikel Pagola


1970eko abuztuaren 12an Urnietan jaio nintzen. Eta Urnietan bizitzen jarraitzen dut. Urnietan ezkondu eta Urnietarrak dira ere ni bi alabak.

Mikel Pagola

Informazio Zientzietan diplomatua EHU-ko Leioako kanpusean.

1993 eta 2011 artean Urnietako Udalean Kultur teknikariaren lanak burutu nituen.

2011ean Urnietako alkate izendatua izan nintzen eta postu berean jarraitzen dut gaur egun.

Urte hauetan, EUDELeko Gipuzkoako lurraldeko batzordeko kide eta EUDELEKO Batzorde Eragileko ordezkari gisa aritu izan naiz.

Nire hobien artean, kirola (egun, egitea baino ikustea gehiago) eta irakurtzea aurkitzen dira.

Herrigintzan, urnietarrentzat lan egiten jarraitzeko gogoz gaude

TALDEA

  • Mikel Pagola Tolosa
  • Jorge Segurado Iriondo
  • Lucia Goñi Martínez
  • Agurtzane Mercader Ubillos
  • Juan Luis Goikoetxea Benzala
  • Mikel Artola Pagola
  • David Rosco Jorge
  • Maria Guadalupe Martiarena Lizarazu
  • Amaya Vaquero Montero
  • Maria Pilar Sarasola Bulman
  • Manuel Mayoz Ostolaza
  • Jesus Maria Santos Anabitarte
  • Maria Isabel Vaquero Montero

EGITASMOA

1
Udalak utzitako 8000 m2 lur eremuan, Eusko Jaurlaritzak Egape Ikastolako DBHko eraikin berria eraikiko du.
2
Herriko gazteengan pentsatuz, etxebizitza berriak egitea sustatuko dugu eta garapen ekonomikoak bermatzeko industrialde berriak garatuko ditugu.
3
Foru Aldundiak Urnietan nagusientzako egoitza eraikitzeko adostasuna lortu dugu. Denda-Berri jubilatuen elkarteko eraikina eraberrituko dugu.
4
Herri nortasuna garatu eta gizartearen beharrei erantzuten dien ereduaren alde egingo dugu. Urnieta kohesionatua, anitza, inklusiboa eta berdintasunean oinarritua izan dadin.
5
Udal Kiroldegi berria, herritar orori erantzuten dien azpiegitura izango da. Herritarrek partehartze prozesuan hautatutako proiektua gauzatuko dugu.
6
Herritarren intereseko gaietan, partehartzea errotuko dugu. Estalitako plaza edo parkea zein izatea nahi den, partehartze prozesu baten bidez erabakitzea nahi dugu.
7
Eskualdeko garapen agentziak lagunduko digu kalitatezko enplegua bermatzen eta herri merkataritza sustatzen.
8
Gure egitekoa, errespetuan, etika eta balio demokratikoetan oinarritzen dugu. Memoria inklusiboa eta demokratikoaren lanketarekin jarraituko dugu.
9
Herritarrak oinarri hartuz, administrazioarekiko tramiteak eta harremanak errazteko urratsak ematen jarraitzera konprometitzen gara.
10
Jaurlaritza, Foru Aldundia, Mankomunitateak, Garapen agentzia… guztiekin akordioak bilatuko ditugu, urnietarrentzat kalitatezko zerbitzuak lortzeko.