Bizkaia 2019

BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIRAKO HAUTAGAIA

Unai Rementeria


Unai Rementeriak (Mundaka, 1973-08-10) atzean utzi du hegaz egiteko beldurra, eta lortu egin du Bizkaia gorenera eramatea. “Erakutsi egin dugu Bizkaia mundiala dela”, esan du harrotasunez eta pozik, Bizkaiko ahaldun nagusi gisa egiten ari den bidai honetan, astelehen goizez, edozein beste astelehenetan bezala, atsedenalditxoa egitean.

Mundakan, bere herrian, Mari Tereren semea izaten jarraitzen du eta, batez ere, Sabinaren loba, Kale Nagusiko Goikoa tabernako jabearena, non gaurko ahaldun nagusiak uda sasoian kafeak zerbitzatzeaz eta egunkariak saltzeaz arduratzen zen.

Deustutik dabilenean ere, ez dauzka ahazteko Deustuko Unibertsitatean ikasten eman zituen urteak.

Rementeriak Zuzenbide Administratiboko lana egin zuen Sanz & Saiz Bulegoan eta gero Ibarrondo&Lamikiz Bulegoan aritu zen Zuzenbide Administratiboko abokatu gisa. 1999 eta 2007 urte bitartean hainbat udalentzat aholkularitza lana egin zuen Hirigintza, Ingurumen eta Zuzenbide Administratibo alorretan.

Rementeria Aldundian sartu zenean maleta eskuan zeraman Bizkaia munduko plazan aurkezteko. Hilabete batzuk geroago, AEBra bidaiatu zen, eta han bere legealdiko lehen ekitaldi handian izan zen: Smithsonian Folklife Festibala, zeinetan euskal kultura bi astetan protagonista nagusi izan zen Washingtonen egin zen ekitaldian.

Ekitaldiak aipatu zituen orduan: Europako errugbi finalak maiatzean, 50 Jatetxe Onenen saria ekainean, Itzuliaren etapa bat Bizkaian, inoiz egin ez den amaierarekin, eta MTV sariak. Itxura ona zeukan denak.

Eta, ekitaldi horiek guztiak egin ondoren, Bizkaian MTVren musika oraindik belarrietan daukagula eta Bizkaiaren izena mundu osoan entzuten den une honetan, Rementeriak are itxura hobea hartzen dio amaitzear dagoen urteari.

“Ahaztu ezin den urtea izan da. Bizkaia munduko plazan indartu da eta maila handi bat igo du gizarte gisa, herrialde gisa, Aldundi gisa, nazioarteko marka gisa, helmuga gisa, herri gisa,…” azaldu du ahaldun nagusiak inoizko zoriontsuen, jendea pozik ikusten duelako. 2017 urte bukaeran, Rementeriak 2018 urte ikusgarria iragarri zuen.

Ekitaldiak aipatu zituen orduan: Europako errugbi finalak maiatzean, 50 Jatetxe Onenen saria ekainean, Itzuliaren etapa bat Bizkaian, inoiz egin ez den amaierarekin, eta MTV sariak. Itxura ona zeukan denak. Eta, ekitaldi horiek guztiak egin ondoren, Bizkaian MTVren musika oraindik belarrietan daukagula eta Bizkaiaren izena mundu osoan entzuten den une honetan, Rementeriak are itxura hobea hartzen dio amaitzear dagoen urteari. “Ahaztu ezin den urtea izan da. Bizkaia munduko plazan indartu da."

Bizkaiarentzat etorkizun bat daukagu

TALDEA

  • Unai Rementeria Maiz
  • Koldo Mediavilla Amarika
  • Jane Eyre Urkieta Zuzaeta
  • Jesus Lekerikabeaskoa Arrillaga
  • Elena Corias Yanguas
  • Naia Landa Bilbao
  • Zuriñe Argatxa Begoña
  • Alex Pelaez Estorkia
  • Jose Angel Berriozabal Boveda
  • Irati Gondra Martinez
  • Karmele Berriozabal Boveda
  • Erlantz Urresti Olasagaste
  • Amaia Antxustegi Ziarda

EGITASMOA

1
Gazteen artean bereziki lana eta ekonomiaren sustapena sortuko duen nazioarteko ekintza gune bat zabalduko dugu Bizkaia Dorrean, Bilbon.
2
Auto-ilarei aurre egingo diegu, trafi koa arindu eta itsasadarreko bi aldeen arteko lotura hobetuko dugu Leioa eta Sestao artean ibai azpiko tunel baten bitartez.
3
Metroa Galdakaoko erdigunera eta Usansoloko ospitalera eramango dugu, horrela Durangaldea, Arratia eta Busturialdeko erabiltzaileentzat zerbitzua hobetuz.
4
Arazo ezberdinak dituzten pertsonen harretarako eskualde guneak bultzatuko ditugu, gertutasuna, eraginkortasuna eta laguntza osoa lortzea xede.
5
Neguan zehar familientzat, txikientzat eta gazteentzat ‘ondopasa-guneak’ abian jarri nahi ditugu BEC-en, Landako Gunean eta beste toki egoki batzuetan.
6
Ezkerraldea eta Meatzaldeko eskualdeetan 50 lantegi eta 2.000 lanpostu sortuko dituen parke teknologiko berri bat eraikiko dugu Abanto-Zierbenan, Eusko Jaurlaritzarekin batera.
7
Bizikleta erabiltzera eta modu osasuntsuagoan bizitzen lagunduko gaituen herrien arteko bidegorri sare bat egingo dugu, Zornotza-Durango lehenengo zatia izanik.
8
Bermeo, Matxitxako lurmuturra, Gaztelugatxe eta Bakio lotuko dituen bide berde bat indartuko dugu San Juan eta Bizkaiko kostaldeari laguntzeko.
9
Bizkaiko tokiko merkataritzari babesa handituko diogu sektorearen gaitasunak hobetzen eta formakuntzan laguntzeko akademia bat zabalduz.
10
Bizkaiko altxorrik handienetariko bat historiaurreko artea da. Batu eta ezagutzera emango duen gune bat bultzatuko dugu Lekeition (Lea Artibai).