EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Unai Grajales

Unai Grajales dut izena, eta Gasteizen jaio nintzen duela 42 urte. Ezkonduta nago, eta alaba bat eta seme bat ditut. Arrazoimena dudanez geroztik, politikarekiko interesa sentitu dut, eta herrialde honekiko eta bertako jendeekiko grina.

Unai Grajales

Oso gazte nintzela, Euskadirekin konpromisoa hartzeko beharra sentitu nuen eta EGIn eta EAJ-PNVn afiliatu nintzen, bere balio humanistengatik eta justizia sozialarekin, demokraziarekin eta Euskadiren eraikuntza nazionalarekin duen konpromisoagatik. Une horretatik aurrera, nire militantzia politikoak ez du etenik izan eta egun Araba Buru Batzarreko kide naiz.

Gasteizen zinegotzi izan nintzen eta geroago Arabako Foru Aldundian zuzendari. Ondoren, dokumentu-kudeaketan, aholkularitzan eta zuzenbidearen esparruan jardun nuen industria aeronautikoaren esparruan.

Azken urteetan Eusko Legebiltzarreko kide izateko ohorea izan dut, euskal herritarren bi herenak baino gehiago ordezkatzen dituen erakundean.

Ilusio handiz eta erantzukizunez, EAJ-PNV ordezkatu dut gure etorkizunerako garrantzitsuak diren esparruetan, hala nola trantsizio energetikoan; eta gure herri eta hirien ongizaterako eta aurrerabiderako funtsezkoak diren gaietan dugun jarrera defendatu dut, esaterako, merkataritza eta turismo arloetan.

Gure historia, kultura, hizkuntza eta folklorearekin gozatzen dut. Nire zaletasunen artean irakurketa eta gure Herrian zehar bizikletaz ala oinez ibilbideak egitea daude, Adourretik Ebroraino. Baita bidaiatzea eta beste errealitate batzuk ezagutzea ere. Bizitzan eta politikan iraupen-lasterkaria naiz, baina baita asfaltoan ere. Nire palmaresean, zazpi maratoi.

Bizitzaren kontraesanak, amantal bat jarriz gozatzen dut, su artean eta mahai baten inguruan, batez ere, bizitza osoko lagunekin. Eta, noski, denbora beti suertatzen da laburregia nire familiarekin egotean.

Nire seme-alabei amesten dudan Euskadi utzi nahi diet: dinamikoa, berritzailea, solidarioa eta erabat subiranoa, Europako gainerako nazioekiko berdintasun egoeran dagoen Herria.

Xabier Arzalluzen "euskara eta Teknologia" leloarekin politikoki hazi zen belaunaldikoa naiz, kate-maila bat gehiago, egunez egun nazioa egiten jarraitzeko pertsonak ekintza politikoaren erdigunean jarri behar dituen katean.