Tolosa 2019

TOLOSAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Olatz Peon


Olatz Peon Ormazabal, 1969ko azaroaren 21an jaio zen Tolosan. Gizarte Langintzan diplomatua da, EHUko Gasteizko kanpusean. Ezkonduta dago eta lau alaba ditu.

Olatz Peon

2007-2011 legealdian Tolosako alkateorde, Obra, Zerbitzuak, auzoak eta landa auzoetako arduraduna izan zen, eta Tolosaldeako Mankomunitatearen presidente.

Azken legealdi honetan Tolosako alkatea izan da eta Gipuzkoako Ur Konsortzioaren Lehendakaria baiata ere.

Irakurtzea eta kirola egitea gustuko ditu, gehien bat mendian ibiltzea.

Proiektu berriekin Tolosak aurrera egiten jarraitu dezan

TALDEA

  • Olatz Peon Ormazabal
  • Begoña Tolosa Mendia
  • Nerea Letamendia Belloso
  • Jose Francisco Amantegui Zubiria
  • Joseba Koldo Ormazabal Lopez
  • Egoitz Sorozabal Iturain
  • Xabier Balerdi Tolosa
  • Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe
  • Maria Teresa Ruiz de Eguilaz Ezquiaga
  • Xarles Iturbe Pasaban
  • Helene Ezquiaga Echezarreta
  • Itxaropena Urkiola Negredo
  • Angel Izaguirre Iztueta
  • Leire Zabala Zabala
  • Iñaki Ormazabal Lasa
  • Jon Zalduendo Telleria
  • Itziar Muñoa Salaverria

EGITASMOA

1
Tolosarren ongizatea bermatuko dugu gizarte politika eraginkorrekin inor albo batera ez uzteko eta zahartzaro aktibo eta osasungarriaren alde egingo dugu.
2
Tokiko ekonomia eta kalitatezko enplegua sustatzeko Apattaren II fasea eta sektore berriak eta enpresen lehiakortasuna bultzatuko ditugu.
3
Merkataritza, larunbateroko azokak eta bereziak indartuko ditugu eta landa auzoak biziberrituko ditugu lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko.
4
Alokairua sustatuko dugu gazteei aukera berriak eskaintzeko, musika entseguetarako lokalak prestatu eta kiroldegiko azken faseari ekingo diogu.
5
Kaleak zaharberritzen jarraituko dugu herri atseginagoa eta irisgarriagoa bihurtzeko eta San Esteban auzo lasai eta kulturalki bizia bilakatuko dugu.
6
Azpiegitura sozio-kulturalak berrituko ditugu zerbitzu hobeak edota berriak eskaintzeko beharrei eta lehentasunei erantzunez: liburutegi berria.
7
Zumardi txiki herritarrentzat berreskuratuko dugu aparkalekuaren arazoari irtenbidea emanez eta Rondilla kalea berritu eta irisgarriagoa egingo dugu.
8
Gure ingurumena zaintzeko energia eraginkortasuna sustatu eta kutsadura murrizteko neurriak hartuko ditugu. Elosegi parkea herritarrei zabalduko diegu.
9
Euskara eskualdeko erreferentzia izateko neurriak hartu eta kultura eta berdintasuna sustatuko ditugu Tolosan, besteak beste, Emakumeen Etxea eraikita.
10
Gobernu ona, kudeaketa zorrotza, gardentasuna, gertutasuna eta partaidetza izango ditugu oinarri, gobernantza eredu berrian sinesten dugulako.