SONDIKA 2023

NAIA LANDA

SONDIKAko Alkatetzarako Hautagia


NAIA LANDA

Biztu Sondika! Zurekin Sondikaz gozatzeko proiektua.

Taldea

NAIA LANDA BILBAO

ALAITZ ZABALA ZARATE

FATIMA ANSOTEGI ELORDI

AITOR MUJIKA ARRIEN

XABIER ELEXPURU IBARRA

DEÑE SARRIA IBARRONDO

RESURRECCION FERNANDEZ AGUILETA

IRUNE GONZALEZ ARTEAGOITIA

IÑIGO REBATE AGIRRE

GORKA PIÑEIRO PEREZ

JON ARTEAGOITIA GUZMAN

Egistasmoa

1

Udal zerbitzuak hobetu, hurbildu, eraginkorragoak egin gure inguruneaz gozatzeko. Eta, nola ez, zurekin batera agenda kultural berri bat sortuko dugu.

2

Herri baketsu, seguru, berdinzale, kohesionatu eta integratzailea nahi dugu. Indarkeria, eta eraso sexistak, homofoboak, arrazistak eta abar soberan daude.

3

Sondika bere auzoetatik egiten da. Udalerri osoan irisgarritasuna eta zerbitzuak hobetu nahi ditugu eta gainera, auzoak hirigunera hurbilduko ditugu.

4

Gure txikien eta haien familien beharrak ikuspegi integral batetik landuko ditugu, bai aisialdian eta baita gizarte eta hezkuntza arloetan ere.

5

‘Sondika berdea’. Tokian tokikoa landuz eta planetaren alde eginez. Komunitate energetikoak sortuko ditugu herritarrekin energia berriztagarriak partekatzeko.

6

‘Sondika lagunkoia’. Arreta pertsonalizatuko proiektu espezifiko bat, gure adinekoekiko harremana bultzatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.

7

Sondikako gazteak entzungo ditugu euren beharrizanei erantzuna emateko. Aisialdi partekatua eta emantzipaziorako aukerak eskainiko ditugu.

8

Kirol-instalazioak eta -zerbitzuak bultzatu eta indartuko ditugu, azpiegiturak modernizatzen jarraituz eta gure elkarteekin batera kirola sustatuz.

9

Tokiko merkataritza eta ostalaritzarekin batera, jarduera ekonomiko-soziala lehenetsiko ditugu, 0 km-ko produktuak, bonuak, pintxo lehiaketak eta beste ekimen batzuk bultzatuz.

10

Sondikaren bihotza direlako, gure elkarteak lagunduko ditugu eta merezitako instalazioak eta baliabideak izan ditzaten haiekin batera lan egingo dugu.

Bizkaiako
Berriak