EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Saioa Bandrés

Donostian sortu nintzen duela 46 urte. Nire izena Saioa Bandres da, Euskal kultura ardatz duen familia abertzale batetan jaio nintzenez politika txikitatik bizi izan badut ere, nire herriarekiko maitasunak bultzatuta, politikan aktiboki parte hartzeko erabakia Chicagon hartu nuen han ikasten ari nintzela 17 urterekin, honela Donostiara itzuli eta Zuzenbide Fakultatean hasi bezain laster EGIn militatzeari ekin nion.

Saioa Bandrés

Ordutik, nire bizitza politikara estuki lotuta egon da beti.

Nire ibilbide profesionala moda arloko enpresa pribatuan gauzatu badut ere, beti egon naiz alderdiko barne kargu ezberdinetatik herriaren alde lan egiten.

Moda lanbide eta politika konpromezu izan ditut.

Eta testuinguru honetan, 2015gn. urtean alderdiak Gipuzkoako BBNN-etan Batzarkide izateko aukera eskaini zidanean, benetako ohore bat izan zen niretzat, Euskadiren alde lan egiten jarraitu ahal izateko bide paregabea izatez gain, gure erakundeen barne ezagutza eta bertan parte hartzeko posibilitatea suposatzen zuelako Geroztik, EAJ-ko Batzarkide naiz, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta 2019ko hauteskundeen ondoren Batzar Nagusi hauetako mahaikide ere.

Herri honen gidaritza EAJ-k burutu behar duenaren konbentzimendu osoa daukat. Alderdi zintzoa, langilea, humanista eta balioak dituena izateaz gain, gestioan ere trebea dela aski demostratu duelako.