EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Ramiro González

Ramiro González naiz, Arabako Ahaldun Nagusia, 2015eko uztailetik ilusio, konpromiso eta arima osoz betetzen dudan erantzukizuna. Ohore handia da Arabako gizartea ordezkatzea eta Arabako Lurralde Historikoko erakunde gorena gobernatuz haren zerbitzura egotea. Egunerokoan nire onena emateko bultzada da, talde osoarekin batera Arabako eta Euskadiko ongizatearen, garapenaren eta aurrerapenaren alde egiteko bultzada.

Ramiro González

Mendozan bizi naiz, lasaitasuna eta lurraldearekin eta Arabako herrietako jendearekin harremana izateko aukera ematen didan herrian. Miresten ditut. Mendozan eta maiz bisitatzen ditudan Arabako gainerako herrietan, egunero gure lurraldea bizirik mantentzeko eta etengabe berritzeko lan egiten duten pertsona horien guztien ahalegina ikusten dut, gure garapen-eredu iraunkorra lurrari, gure landa-inguruneari eta ingurune naturalari lotuta mantentzen jarraitzeko.

Duela sei urte inguru, arabarrek konfiantza jarri zuten nigan eta Arabarako EAJ-PNVren proiektua osatzen dugun pertsona guztiengan. Orain, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dugula, berriro ere konfiantza hori eskatzen dugu euskal gizarte osoarentzat, Euskadiretzat, proiektu bat eraikitzen jarraitzeko, non Arabaren garapena funtsezkoa den eta izango den. EAJ-PNVk Arabarekin duen konpromisoak, orain ere, arabarren babesa behar du, aurrerapenean eta ongizatean ardaztutako etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.

EAJ-PNVk Arabarekin duen konpromisoak, orain ere, arabarren babesa behar du, elkarrekin aurrerabidean eta ongizatean ardaztutako etorkizuna eraikitzeko