EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Rakel Molina

Rakel Molina naiz, 28 urte ditut eta Eskuernagan, Villabuena de Álavan, jaio nintzen, Arabako Errioxako txokorik zoragarrienetako batean. Kazetaritzan lizentziatu nintzen, modu horretan hitz egiten ikasi nuenetik neukan ametsetako bat beteaz. Gero, denborarekin, ulertu nuen beste pasio asko ditudala, hala nola, irakurtzea eta poesia irenstea; musika ere nire bizitzaren parte da. Familia giroko uneak maite ditut, sinpletasuna zerbait berezi bihur daitekeelako.

Rakel Molina

Nire aitak, EAJ-PNVko alderdikideak, piztu zuen nigan politikarekiko interesa, arrazoibidea izaten hasi nintzenean. EAJ-PNVrekin konpromisoa hartzea da hartu dudan erabakirik egokienetako bat, alderdiak benetako autogobernua eskaintzen duelako, eta bere kudeaketarekin erakutsi duelako gai dela langabezia jaisteko eta ekonomia, gizarte-politikak eta genero-berdintasuna hobetzeko.

Legealdi honetan legebiltzarkide izatea eta euskal herritarren bizitza hobetzeko gizarte eta berdintasun politikekin laguntzea ohore handia izan da. Datozen lau urteetan ilusio berarekin garatzen jarraitzea gustatuko litzaidake.

Euskadi libre batekin egiten dut amets, herrialde erabat autonomo batekin. Horregatik, uztailaren 12an ilusioz itxarongo dut gure lehendakaria, Iñigo Urkullu, berriro hautatua izan dadin. Gure interesak defendatzeko hautagairik onena da. Egunez egun Euskadi haztea eragin du, segurtasunez aurrera eginez eta pertsonen arazoez kezkatuz. Datozen lau urteetan egiten jarraitzea nahi dut. Egin dezagun amets eta lortuko dugu.

Autogobernu indartsu batekin Euskadi askeago baterantz aurrera egiten jarraituko dugu