PASAIA 2019

PASAIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Nahikari Otermin


Nahikari Otermin Soroa 1981eko apirilaren 21ean jaio zen Pasaian. Sistemen Informatikako Ingeniari Teknikoa da eta, proiektuaren faltan Informatika Ingeniaritza Gradua eskuratzeko, Softwareko Ingenieritzan espezializatua da.

Nahikari Otermin

Musika irakasle tituluduna ere bada, akordeoian espezializatua, eta urtetan eskolak eman ditu herriko musika eskolan. Software programatzaile bezala ere lan egin du urteetan. Ezkonduta dago eta bi seme ditu.

Ibilbide politikoa 2011n hasi zuen Pasaiako alkategai bezala eta, alderdiaren bozeramaile udalean. Gaztetik herriko ekimenetan parte hartu izan du eta duela 25 urte Trintxerpeko Illunbe akordeoi orkestrako kide da. Orkestrarekin Pasaiako izena Europara eraman du eta hainbat lehiaketa irabazten lagundu du.

Udal taldearen bozeramaile izateaz gain, Euskara eta Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi da, Pasaiako biziberritzearen arduraduna udalean azken legealdian bera izanik.

Zaletasunen artean, Illunbe akordeoi oskestrarekin jotzea – astero ensaiatzen du –, serieak – batzuk filmen onenen mailakoak dira – eta, bereziki, familia eta lagunekin egotea daude. Yoga eta igeriketa ere praktikatzen ditu.

Proiektu zehatzak Pasaiari behin betiko bultzada emateko

TALDEA

  • Nahikari Otermin Soroa
  • Loreto Osa Ocon
  • Jon Ander Eceiza Prieto
  • Jose Juan Zubillaga Gutierrez
  • Koldo Perez Dominguez
  • Aitor Iturbe Otaegui
  • Miren Arantxa Larrea Insausti
  • Ana Isabel Riobo Freire
  • Jose Garikoitz Agote Alberro
  • Urko Bidegain Folgado
  • Maria Belen Prieto Ugalde
  • Fernando Trincado Camino
  • Aitor Inchausti Juncal
  • Leire Lasa Piñeiro
  • Josu Urtizberea Arocena
  • Maria Belen Otaegui Esnaola
  • Juan Carlos Martin Rudi

EGITASMOA

1
Pertsonen ongizatea bermatuko dugu gizarte politika eraginkorren bitartez eta Adinberrirekin zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatuko dugu.
2
Lan aukera berriak eta kalitatezko enplegua sortzeko enpresa gunea eta turismo jasangarria bultzatuko ditugu, merkataritza eta ostalaritza ere indarberrituz.
3
Gazteei etxebizitza eskuragarri jartzeko San Pedroko tutoretzapeko pisuak gazteei eskainiko dizkiegu eta Antxon babestutako etxebizitzak egin daitezen sustatu.
4
Pasaia herri atseginagoa eta irisgarriagoa bihurtuko dugu oinezkoei lehentasuna emanez. Igogailu eta aparkaleku berriak eraikiko ditugu Andonaegin.
5
Kaiak herritarrentzat berreskuratu nahi ditugu aisialdirako eremuak izan daitezen eta Lonjako aparkalekua herritarren zerbitzura jarri nahi dugu.
6
Haur jolastokiak estaltzeko eta txakur parkeak sortzeko aukerak aztertuko ditugu haurrek non jolastu izateko eta gorotzen arazoari irtenbidea emateko.
7
Pasaia gure nortasunaren eta harrotasunaren adierazle bihurtuko dugu. Ekimen berriekin eta kultura sustatuz, Pasaia balioan jartzeko.
8
Pasaia euskaldunagoa eta parekideagoa eraikitzeko ekimen ezberdinak sustatuko ditugu kaleetan euskaraz egin eta berdintasunaren alde urratsak egiteko.
9
Biziberritze plana sustatzen jarraitu eta pasaitarren interesak defendatuko ditugu proiektu guztiek herritarren beharrei eta eskariei erantzun diezaieten.
10
Herritarrekin komunikazioa hobetu eta partaidetza sustatuko dugu eta gure lana gobernu onean, elkarlanean eta gertutasunean oinarrituko dugu.