ORDIZIA 2019

ORDIZIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jose Miguel Santamaria


Jose Miguel Santamaria Ezeiza 1972ko urriaren 29an jaio zen Ordizian. Merkataritza Kudeaketarako Teknikaria da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Jose Miguel Santamaria

Bere konpromiso publiko eta politikoa 2003an hasi zen. Orduan zinegotzi aukeratua izan zen, eta 2007an alkate izatera pasa zen 2011arte. Ondoren, oposizioan, EAJ-PNVren bozeramailea izan zen. 2015etik berriro ere Ordiziako alkatea da.

Gaztetatik herriko hainbat elkartetan lan egin du, besteak beste, Katekesian monitore, Elizbarrutiko Misiolaritza, Gesto por la paz, Errefuxiatuen harrera…

Bere zaletasunen artean, irakurketa, familiarekin paseatzea, eta herrian pintxo bat eta ardo edo garagardo bat hartzea lagunekin. Historia, tertuliak eta telebistako serieak atsegin ditu, bereziki, komediak.

Etorkizunera begira Ordizia hobetzen jarraitzeko prest

TALDEA

  • Jose Miguel Santamaria Eceiza
  • Arantxa Arocena Gomez
  • Joseba Aramburu Ganzarain
  • Xabier Crespo Ibarrolaburu
  • Arantxa Fernandez Alvaredo
  • Eritz Perlines Torres
  • Bittor Iñaki Bolinaga Alcelay
  • Miren Karmele Ormazabal Lopez
  • Miren Iturrioz Insausti
  • Maria Teresa Iraeta Yañez
  • Jose Ignacio Iturrioz Gotor
  • Miren Agurtzane Antoñana Arizmendi
  • Ioan Urda
  • Maria Luisa Bombin Alberdi
  • Arantzazu Garin Garmendia
  • Ion Churruca Echezarreta
  • Maite Arrese Imaz

EGITASMOA

1
Gure ekonomia bultzatu, kalitatezko enplegua sustatuz. Industria eta Goierriko Berrikuntza Gunea zaintzeaz gain, Azokaren inguruan negozio berriak, merkataritza, ostalaritza eta turismoa laguntzen jarraitu. Oianguko parkea garatu.
2
Gizarte zerbitzuak eta osasuna modernizatzeko pausoak ematea, San Juan auzoan Adineko pertsonen egoitza berria eraikiz arreta pertsonalizatuagoa eta gertuagokoa eskaintzeko.
3
Ordiziako Osasun Zentroaren eraberritzea zerbitzu zabalagoa eskainiz eta kalitatea areagotuz.
4
Auzoak eraberritzen jarraitu eta ekipazio berriak eraiki, herri erosoago eta irisgarriago bat eginez, tokian tokiko bizilagunekin lankidetzan.
5
Herritarrekin elkarlanean osatutako Mugikortasun Plana garatu, aparkaleku berriak bultzatuz, merkataritzaren lehiakortasuna eta herritarren erosotasuna oinarri hartuta.
6
Majori Kiroldegiko obren 1. fasearekin bukatu eta 2. fasea ere gauzatu, igerilekuak berritzeko. Kirol ekipamenduak eta bizitza ohitura osasuntsuak bultzatzen segi.
7
Herri Antzokia berritu eta Ordiziako Kulturgune proiektua gauzatu, kultur eskaintza aberatsa eta dinamikoari bide emango dion ekipamenduen mapa osatuz.
8
Trenbidea N-I aldera mugitzeko lanari eutsi, Ordiziak etorkizunera begira daukan desafio urbanistiko nagusia gauzatu dadin.
9
Udaleko zerbitzuak gaur egungo gizartearen beharretara egokitzen segitzea, gertuko informazioa eskainiko duen herritarrentzako arreta gune berria martxan jarri.
10
Azken legealdian abiarazitako partaidetza prozesuei jarraipena eman, etorkizuneko desafioak Ordiziako elkarte, eragile eta herritar guztiekin eraiki ahal izateko.