EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Nerea Lupardo

Bilbon jaio nintzen 1968ko abenduaren 16an, eta 51 urte ditut; beraz, ‘X belaunaldi’ horretakoa naiz, mundu analogiko batetik digital berri batetara eta aldaketa historiko errepikaezinetara igaro behar izan dut, besteak beste, BIC boligrafoa erabiltzetik igaro naiz nire eguneroko bizimoduan horren presente daukadan Surface honetara.

Nerea Lupardo

Arrigorriagan bizi naiz. Udalerri honetan, eta behar bada familiaren tradizioagatik, nire familiak Kirolak herriko pilotalekua kudeatzen zuelako, laster ikasi nuen lana eta ikasketak uztartzeak neure aldetik ahalegin handia egitea eskatuko zidala. 22 urterekin egin nintzen alderdikide. 30 urte dira jada, eta ordutik hona ile urdin batzuk irten zaizkit.

Zuzenbidea ikasi nuen Deustuko unibertsitatean. Euskalduna naiz eta ingelesez ere hitz egiten dut, eta karrera amaitutakoan aparteko ikasketak egin nituen nire prestakuntza Administrazio Kontseiluetan osatzeko. Denboran atzera egiten badut gogora ekarriko ditut batzarkide gisa eman nituen lehen urratsak eta nire nagusiek politika gogorra eta aldi berean zirraragarria dela ikasten hasteko eskaini zizkidaten lehen aukerak. Erronka handia izan zen. Orduan eta orain, baldintza nagusia izan da eta da gure “ekosistema txiki honetan” hobekuntzak egiteko helburuarekin lan egitea.

Arrigorriagako Udaleko zinegotzi ere izan nintzen (1994-1998) eta Eusko Legebiltzarreko mahaikideen laguntzaile gisa jardun nuen (1996 y 1998). Egun haietan Txomin Aurrekoetxearen ondoan lan egiteko pribilegioa izan nuen, Uztarrin eta Jakintza Elkartean, batzokian euskara eskolak emanez. Urte haiek zuzenketa, batzorde eta idazlan artean bizi nituen, nortasun propioa eta eskubide historiko bereziak dituen eta herrien Europaren parte izan nahi duen Herri honen izaera bereziaz jabetuta. Oinarri horiekin hazi nintzen,eta betidanik sentitu izan dut errealitate ideologiko hori dela balio berezia ematen diguna, oinak lurrean sendo jartzen laguntzen diguna.

22 urte eman ditut Euskaltelen, 2015 urtetik aurrera burtsan kotizatzen duen enpresan, zuzendaritza lanetan, eta ibilbide profesional eta pertsonal errepikaezina izan da niretzat. Une honetan nire bizitza profesionalari buelta bat ematea dagokit eta esparru politikoan sartuko naiz berriro, ikusminez eta urduritasun pixka batekin. Ahaztu behar ez ditugun bi kontzeptu oso presente ditut: gertutasuna eta apaltasuna. Nire konpromisoa eta lana eskaini nahi ditut Herri honek autogobernuan, garapen ekonomiko-sozialean eta herritarren ongizatean aurrera egin dezan. EAJ-PNV da horiek guztiak kudeatzeko behar diren gaitasuna eta seriotasuna dituen alderdia, etorkizun iraunkorra eta gizarte kohesionatu eta modernoa eraikitzeko. Hautagaitza honen ezaugarriak dira eredu humanistaren koherentzia politikoa eta askatasunen defentsa, eta nik eredu horrekin bat egiten dut erabat. Ez nuke sekula ulertuko pertsonak, beren beharrak eta beren iragana bazter batean utziko duen politika.

EAJ-PNVren gaitasunak eta seriotasunak eramango gaituzte etorkizun jasangarria eta gizarte kohesionatu eta modernoa eraikitzera