MUTRIKU 2019

MUTRIKUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

José Angel Lizardi


Jose Angel Lizardi Agirregomezkorta naiz eta 58 urte ditut. 1961ko martxoaren 1ean jaio nintzen Mutrikun. Gaur egun ere bertan bizi naiz. Ezkondua nago eta 29 eta 26 urteko bi semeren aita naiz. Lanbide heziketa ikasi nuen eta Abadiñon (Bizkaia) eman ditut lan urte gehienak. 2015ean Mutrikuko alkate izendatu ninduten.

José Angel Lizardi

Nire ibilbide politikoa 1983an hasi zen, alderdiko zerrendetan aurkezturik, zinegotzi bezala aukeratua izan nintzelarik. Urte batzuen ondoren, 2011an berriro ere alderdiko udal zerrendan parte hartuz, zinegotzi bezala aukeratua izan nintzen. Azken legealdi honetan berriro aurkeztu nintzen baina orduan alkategai bezala eta 2015etik Aurrera Mutrikuko alkate naiz.

Betidanik izan dut euskararekiko eta euskal kulturarekiko sentiberatasun handia. Gai sozialak ere ardura handiz bizitzen ditut. Legealdi honetan, hain zuzen ere, nik eraman ditut udalean ongizate alorreko gaiak. Era berean, ikastolako nahiz institutuko guraso elkarteetako partaide ere izan naiz.

Nire zaletasun nagusiak literatura, musika, idazketa eta marrazketa dira.

Herritarrekin harremanetan hurbileko izate zalea naiz eta gogoko dut lagun artean egotea. Oso familia zalea naiz.

Talde bat prest, Mutrikuren alde lanean jarraitzeko

TALDEA

  • José Angel Lizardi Aguirregomezcorta
  • Ion Gambra Ibarzabal
  • María Elena Cebrian Larrañaga
  • Xabier Eizagirre Aizpuru
  • María Rosario Rementeria Uranga
  • Joseba Andoni Antxustegi Maneiro
  • Xabier Egurbide Aristondo
  • Izaskun Iparraguirre Aguirre
  • Victor Manuel Andonegi Gasagaetxeberria
  • Esther Urresti Pazos
  • Koldo Burgaña Motrico
  • Oihana Iparraguirre Basurco
  • Iñaki Arrizabalaga Lecube

EGITASMOA

1
Hirigintzako arauak berrikusiko ditugu parte hartze zabalarekin, babestutako etxebizitzak, berdeguneak eta aparkaleku berriak lehenetsiz.
2
Fondaberri parkinetik Anbulategirako igogailu berriaren proiektua egingo dugu, oztopoak leundu eta zoru iristakorren kontrako tratamenduak emango ditugu.
3
Ingurumenaren aldeko apustu sendoa egingo dugu, hondakinen kudeaketa hobetuz eta Mijoa ingurua birgaituz. Baso politika berraztertuko dugu baserritar eta gainerako eragileekin elkarlanean.
4
Arkugain eraikinean itsas museoa kokatuko dugu eta Bentalekuako salmenta makina berregingo dugu. Herriko jauregien aurrealdeak garbitzeko laguntza lerroa.
5
Portu ingurua txukuntzea lehentasuna izango da, moila berriko malda eta txabolak konponduz, dikea errematatzeko eskatuz eta hondartzan kantina berria eta komunak eraikiz.
6
Reyner eta Urazamendik ingurua birgaitzeko plana bultzatuko dugu, fabrika zaharra bota eta Mutrikutik Ondarbeltzera egingo den espaloi berria Debaraino luzatu dadin.
7
Aniztasuna, berdintasuna eta gizarte kohesioa ardatz. Larrialdi kasuetarako egokitutako etxebizitza erosiko dugu eta gizarte zerbitzuen mapa osatzen jarraituko dugu.
8
Antzoki eta liburutegi berrien proiektuak garatuko ditugu. Kultur eta kirol ekipamenduen berrantolaketa.
9
Energia eraginkortasuna eta ibilgailu elektrikoaren garapena bultzatuko dugu. Zuntz optikoa herri osora zabaltzeko urratsak emango ditugu.
10
San Agustin kalea eta Atxitxin jeitsiera eraberrituko ditugu oinezkoei lehentasuna emanez. Bertako merkataritza eta kalitatezko turismoa bultzatuko ditugu.