EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Miren Josebe Santamaría

Nekazarien alaba naizen aldetik, txikitatik bizi izan dut zer den landa-eremuan eta nekazaritzatik bizitzea. Miren dut izena, 41 urte ditut eta Ribabellosan bizi naiz senarrarekin eta gure umetxoarekin.

Miren Josebe Santamaría

Haur Hezkuntzako magisteritza ikasteaz gain, hainbat ikastaro eta Waldorf maistra izateko graduondokoa egin nituen. Orain laguntza-pedagogiari buruzko beste bat amaitzen ari naiz. Kalitatezko hezkuntza belaunaldi berriei utziko diegun garrantzitsuena eta ondarerik onena dela uste dut. Hezkuntzarekin lotutako nire azken lana Haurreskolak partzuergoan egin nuen.

Gaur egun Erriberabeitiko alkatea naiz. Nire lehentasuna da herritarrei zerbitzu onenak ematea eta gizarte eta berdintasun politikak hobetzea. Politikarekiko nire grina behetik hasi zen, nire herriko Administrazio Batzarretik. Bertan konpontzen dira auzoko arazoak. Han egin nuen nire lan ekarpena lau legealditan. Gero Udaleko zinegotzi izan nintzen eta bertan bi legealdi daramatzat lanean. Gaur egun EUDELen Arabako Lurralde Batzordeko kide naiz.

Taldean lan egitea gustatzen zait eta uste dut Euskadik dituen arazoak Euskadin konpondu behar direla. Inork ez ditu gure beharrak EAJ-PNVk baino hobeto ezagutzen.

Oso pertsona aktiboa naiz. Asko gustatzen zait denetarik egiten ikastea. Baratze ekologiko bat lantzen dut eta eskulanak egiten ditut. Nire herriko elkarte soziokulturalarekin elkarlanean aritzea gustatzen zait. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egitea izugarri gustatzen zait.

Hurbiltasunez jardutea da gizarteari zerbitzua emateko modurik onena