EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Miren Izaskun Pérez

Bilbon jaio nintzen duela 41 urte eta duela 15 Arabako Artziniega herria aukeratu nuen nire familia propioa osatzeko. Ezkonduta nago eta bi haurren amatxo naiz.

Miren Izaskun Pérez

Zientzia Politikoetan eta Administrazioan prestakuntza hartu nuen. Lan egiten dudan esparru profesionalak liluratzen nau: kulturak eta gazteriak. Etengabeko ikaskuntza eskatzen dute, ezagutzea, zaintzea, transmititzea… Gure kulturaren defentsak herri gisa dugun nortasun-ezaugarrietako bat izan behar du.

Gaur egun Artziniegako Udalean zinegotzi naiz. Hau da nire bigarren legealdia eta lehen egunean izan nuen konpromiso eta inplikazioa bere horretan mantentzen dut.

Nire egiten ditut gure alderdiaren, EAJ-PNVren, balioak, gure herriak hazten eta aurrera egiten jarrai dezan. Ez dago Iñigo Urkullu lehendakaria baino hoberik proiektu honi jarraipena eman eta gure herria gidatzeko.

Herri honek aurrera egiten jarraituko du, gure erabakien eta baliabideen jabe garen neurrian