EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Mikel Arruabarrena

Mikel Arruabarrena Azpitarte deitzen naiz eta Elorrion jaio nintzen. Barne aldekoa izan arren eta Durangaldeko paisaia berdeak inguratuta hazi nintzen arren, Nautika eta Itsasoko Garraioa ikasi nuen Portugaleteko Goi mailako Eskola Teknikoan.

Mikel Arruabarrena

Ume-umetatik politikak bete du nire bizitzan pertsona gehienen kasuan futbolak betetzen duen tokia eta, nire kasuan, oso bokazio goiztiarra izan zen. EAJ-PNVra hurbildu nintzen oso modu naturalean, etxean jaso eta ikasi nituen gauza guztiak defendatzen dituen alderdia delako. Diplomatura amaitu ondoren, 24 urterekin, EAJ-PNVren proiektuan sartzea erabaki nuen. Alderdi honek bere 125 urteetan historiaren alderdi zuzenean kokatzen jakin izan du beti, eta humanismo eta zintzotasunean oinarrituta, gure erakundeak eta gure autogobernua defendatzen jarraitzeko lanari ekiten dio.

Urte hauetan zehar, herritarren zerbitzura neureganatu ditudan karguak uztartu ditut nire ibilbide profesionalarekin. Elorrioko Udaleko zinegotzi aukeratu ninduten 2015ean eta, 2019tik aurrera, udal taldeko bozeramailea naiz; ordutik aurrera Ogasuna eta Hiritarren Parte Hartze arloak kudeatzeaz arduratzen naiz. 2016an Eusko Legebiltzarkide aukeratu ninduten eta tribunatik defendatu ditudan gaien artean daude Euskadiko aurrekontu proiektua 2020ko ekitaldirako, Brexit-ari buruzko hainbat gai edo Euskadiko Kultur Ondareari buruzko Lege Egitasmoa. Nire izateko moduagatik, akordiorako joera handia dut, eta garrantzi handia ematen diet formei eta elkarrizketari. Bi premisa horiek jarraituko dute nire lana gidatzen, eta nire harri-koskorra jarriko dut, Euskadin gauzak beste modu batera egiten eta alderdi politikoen artean zeharkako akordioak lortzen jarraitu ahal izateko.

Koronabirusak eragin duen krisiak erakutsi digu arazoak inoiz baino globalagoak eta konplexuagoak direla eta, ondorioz, herri ordezkari izan nahi dugunok oso adi egon behar dugula inguratzen gaituzten gauza guztiekin eta etorkizunera begira eman daitezkeen egoera guztiekin. Hori dela eta, gezurra eta populismoa nonahi aurkitzen diren garai honetan, Urkullu Lehendakariaren zuzentasuna eta garbitasuna baloratzen ditut. Balore handiak dituen gizona da eta onerako eragiten du Euskadiko politikan eta gizarte osoan.

Gozatzen dugun egonkortasun eta ongizate-mailari eusteko, ezinbestekoa da oinpekoari etengabe eragitea