EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Markel Olano

Markel Olano Arrese naiz, 51 urteko beasaindarra. Ezkondua eta seme baten aita. Hondarribian bizi naiz azken urteotan.

Markel Olano

EHUn Filosofia ikasketak egin nituen eta doktoretza tesia ere prestatzen hasi nintzen, baina Herri honen alde lan egiteko grinak eta konpromisoak politikan jardutera eraman naute.

Hamabost urte nituela Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen, eta hasierako militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta suspertzailea eginez eman nituen. Ondoren, hainbat ardura bete izan ditut EAJ-PNVn, besteak beste, GBBko eta EBBko burukide bezala. Gaur egun, Gipuzkoako diputatu nagusi izateko ardura daukat nire gain, hirugarren aldiz zeregin horretarako konfiantza eskaini baitidate gipuzkoarrek.

Argazkigintza eta irakurketa dira nire afizioetako batzuk eta mendi itzuli batek indarberritzen nau. Realaren jarraitzaile sutsua naiz eta debora librean familiarekin zein lagunekin egotea gustatzen zait. Ziur nago Iñigo Urkulluk, orain arte egin duen moduan, Euskadiren interesak inork baino hobeto defendituko dituela seriotasunez, zuhurtziaz eta eraginkortasunez, Euskadi punta-puntako nazio bilakatuz.

Berdintasunean oinarritutako Herri lehiakor eta gizatiarra eraikitzen jarraituko dugu, etorkizun oparoa izango duen Euskadi.