EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Markel Aranburu

Markel Aranburu naiz, Donostian hazi nintzen eta 29 urte ditut. Zuzenbide ekonomikoa ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean eta Teknikari juridiko bezala egiten dut lan Eusko Jaurlaritzan.

Markel Aranburu

Txikitatik izan ditut gustuko historia, politika eta kirola. Giro erdaldunean hazi nintzen arren, euskararekiko maitasuna eta ardura sentitu dut beti. Abertzalea izatea ohorea da niretzat: inor baino gehiago, inor baino gutxiago. Euskadi nazio bat da eta, gure herriaren etorkizuna eta ongizatea bermatu ahal izateko, euskal Estatu propioa ezinbestekoa dugu.

Familia da nire eskola humanista eta etxean jaso ditut zoriontsu izateko tresnak: maitasuna, exijentzia eta apaltasuna. Amak langile eta arduratsu izatearen garrantzia erakutsi dit. Aitak, errespetuz eztabaidatzen eta guztiekin zuzen jokatzen. Arreba gazteak, partekatzen. Lagunek, gainontzekoa.

2018tik Gipuzkoako EGIko Idazkari ardurak betetzen ditut.

EAJk urte luzez erakutsi digu ezina ekinez egiten dela. Eta ezinezkoz beteta dugu etorkizuna.