EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

María Ubarretxena

Maria naiz, Urretxuarra izan arren, Arrasaten daramatzat 11 urte luze bizitzen, hemen ezagutu bainuen egun nire senarra dena. 35 urte ditut eta 2 seme: 7 eta 3 urtekoak. Gizarte Zientziak eta Enpresan lizentziatu nintzen eta 11 urte pasa nituen esportazio munduan enpresa kooperatibo batean, izan ere bidaiatzea eta hizkuntzak oso gogoak izan ditut beti.

María Ubarretxena

Politikan interes berezirik ez nuen izan Unibertsitatea bukatu arte, orduan ohartu nintzen zein garrantzitsua den herri bat konpromiso eta kaudimenez kudeatzen dakiten politikari onak edukitzea; baina batez ere, berain herriari atxikimendua dioten politikariak izatea.

Horrela, 2011-2015 bitartean, nire herriko zinegotzi izan nintzen, eta legealdi honetan Arrasateko alkatea izatearen ohorea daukat, Arrasate eta bere herritarren zerbitzura modu zuzen batean lan egiteko zortea.

Herri bat garela argi daukat, inork ez ditu guk baino hobe kudeatuko gure Baliabideak, Osasuna, Hezkuntza, Gizarte Politikak edo Ekonomia. Euskaldunok gure baliabideak kudeatzen jarraitu eta geroz eta autonomia gehiago irabaztea ezinbestekoa da.

Igeriketan egitea dut gustoko eta baita ere nire semeekin bizikletan ibiltzea, bidegorritik batik bat edo Urkuluko pantanoan. Trikitixa jotzen dut eta nahiz eta aspaldi dantzaria izandakoa naizen, ez dut aukera galtzen arin-arin edo fandango bat dantzatzeko.

Eguneko momentu onena, nire semeak oheratzen ditudanean: beraien kontutxoak entzun eta ipuin baten irakurketa.

Jatea ere asko gustatzen zait eta gure gastronomia apartekoa dela deritzot. Eta konbentzitua nago hurrengo urteetan Euskadi gidatzeko kapitain onena Iñigo Urkullu dela.

Inork ez ditu guk baino hobe kudeatuko gure Baliabideak, Osasuna, Hezkuntza, Gizarte Politikak edo Ekonomia.