EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Luis Javier Telleria

1986an Gasteizek gasteiztar bat gehiago bezala hartu ninduen. "Green Capital"-en bizitzen jarraitzen dut, baina ez ditut inoiz nire jatorriak ahaztu eta ahal dudan guztietan hurbiltzen naiz nire herrira. Luis Javier Telleria dut izena eta Antzuolan (Gipuzkoa) jaio nintzen.

Luis Javier Telleria

Biologian doktorea naiz, EHUn. Denbora batez Itsas Biologiako ikertzaile izan nintzen baina laster beste lan batzuk egin nituen Administrazioan, batez ere nekazaritza eta arrantza arloetan.

Gasteizera iritsi eta lasterrera, eta Eusko Jaurlaritzako arduradun askoren lana gertutik behatu ondoren, batez ere Jose Manuel Goikoetxearena, EAJn alderdikidetu nintzen, ikusi nuelako sigla horien inguruan jende zentzuduna, arrazoizkoa eta langilea elkartzen zela. Esku artean zituzten gaiak ondo ezagutzen zituzten eta sentsibilitate handia zuten Euskadin bizi ziren pertsona guztien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko proposamenekin.

Horiek guztiak zehaztu ahal izan nituen Eusko Jaurlaritzan eta Arabako Foru Aldundian hainbat erantzukizun izan nituenean. Aurreko legealdian, legebiltzarkide aukeratu ninduten, Arabako barrutitik.

Politika aktibora egindako jauziak, urte hauetan gurearen alde eta gureentzat lan egiteko aukera eta gaitasuna eskaini dit.

Euskadin bizitzeak eta Euskadi hobetzeko lan egin ahal izateak motibatzen nau gehien.