EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Leixuri Arrizabalaga

Apirilaren 25ean Gatikan ospatu ohi dugu Markos deunaren eguna. Nire herriko jaia da, baita nire urtebetetzea ere. Duela 39 urte jaio nintzen landa inguruko udalerri honetan. Bertako alkate izateko ohorea daukat 2015etik.

Leixuri Arrizabalaga LEIXURI 59" TAN

Gatika zabalera handia duen herria da. Baso, ibai eta naturgune handiez osatuta, historia luzea eta baserri zoragarriak dituzten 9 auzoak zeharkatzen dituzten herribideak ditu. Herriko elizara iristen zarenean ikusiko duzun lehen gauza da herrigunera iristen diren guztiei ongi etorria ematen dien ikurrina erraldoia.

Politikan sartu nintzen duela 18 urte. Gogoan dut EAJren udal taldea osatzeko zerrendarako proposatu ninduten eguna. Egia esan, lehenengo eta behin bertigo apur bat sentitu nuen. Bertigoa eragiten zidan politikan buru belarri murgiltzeak Bizkaiko nekazal inguruko herri txiki honetan, herrikide guztiok elkar ezagutzen dugulako. 21 urte nituela konpromisoa onartu nuen eta goiburu ditudan baloreen alde lan egitea erabaki nuen, Gatikaren onerako, Bizkaiaren onerako eta Euskadiren onerako. Oposizioko zinegotzi izan nintzen 2003tik 2007ra bitartean, eta urte hartan gobernu taldean sartu nintzen. 2015ean alkatetzaren ardurak neureganatu nituen eta 2019ko udal hauteskundeetan gehiengo absolutua jaso genuen. Biziki eskertzen dudan ohorea da.

2012tik aurrera alkatetza uztartzen dut Eusko Legebiltzarreko lanekin. Euskadiko parlamentuan parte hartu dut Hezkuntza, Giza Eskubideak, Berdintasuna, Hiritarren Parte Hartzea, Araudia eta Gobernua eta Bateraezintasunak batzordeetan. EiTB-ri Kontrola egiteko batzordeko burua naiz eta 2013tik aurrera Eusko Legebiltzarraren ordezkaria ere bai Emakunderen Zuzendaritza batzordean. Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta Praktika Juridiko eta Abokatutza Masterra egin nuen Deustuko Unibertsitatean.

Nire aburuz, erantzukizuna da politikaren gidalerro nagusia. Politikan sinesten dut irtenbideak bilatzeko eta aurrera egiteko mekanismo gisa, sekula ere ez aurka egiteko baliabide gisa. Hurkoari entzuten eta aurrean daukadanarekin enpatizatzen saiatzen naiz, eta besteen beharrak ulertzeko ahalegina egiten dut. Argi baino argiago daukat pertsonen konfiantza jaso ezean ezin zarela honetara dedikatu. Urte hauetan guztietan ezer ikasi badut hori izan da errespetua eta gizalegea direla funtsezko gakoak, lanak, zorroztasunak eta zintzotasunak markatutako norabidean aurrera egitera begira, betiere.

Libre geratzen zaidan denbora apurra nire jendeari eskaintzen diot, koadrilari, familiari nire bi semeei… eta ahizparekin, lagunik onenetakoarekin eta antzinako dantzariekin daramat Intxurtxu dantza taldea, nire amak sortu zuena. Urtero, Markos Deunaren egunean gure txikiek dantzatzen dutenean, gora begiratzen dut eta zalantzarik ez dut gure ondoan jarraitzen duela, gurekin batera gozatzen duela.

Niretzat, erantzukizuna da politikaren gidalerro nagusia; irtenbideak bilatzeko eta aurrera egiteko mekanismoa dela uste dut