LASARTE-ORIA 2019

LASARTE-ORIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jon Antxordoki


Jon Antxordoki Rekondo naiz, 1982ko martxoaren 29an lasarte-orian jaioa. Lasarte-oriarra naiz jaiotzez eta bihotzez, bertako (sasoeta baserriko rekondo familia) familia batean jaioa aitonarengatik ikasi nuen gure herria maitatzen.

Jon Antxordoki

Urtetan zehar metalgintzari eta jakiei loturiko empresetan lan egin dut, baina beti uztartu izan ditut lan hauek zaldi lasterketa sektorearekin, bertan 11 urtez izan nintzen laguntzaile eta zaldi lasterketa ikuilu garrantzitsu batetako manager nagusi. Gaur egun zaldiei oso loturiko bizia dut, nazioarteko aholkulari modura eta garraio empresa bateko aholkularitza lanak egiten baititut.

Legealdi honeta (2015-2019) euskera zinegotzia izan naiz Lasarte-oriako udalean, eta 2017 tik EAJ-PNV ren bozeramailea Lasarte-orian

Nere zaletasunak oso xumeak dira, oso atsegin ditut animaliak, eta oso gustoko ditut lagun arteko kafe eta hizketaldi luzeak.

Lasarte-Oria sendo, solidario eta gizatiarragoari bidea emango diogu

TALDEA

  • Jon Antxordoki Rekondo
  • Boris Nogales Benito
  • Estibaliz Alkorta Barragan
  • Ainara Elicechea Beitia
  • Larraitz Garcia de Andoin Egurza
  • Jon Alkorta Barragan
  • Itziar Arroyo Carrera
  • Sergio Lucas Fernandez
  • Goizalde Pildain Narvarte
  • Juan Maria Iradi Erausquin
  • Maria Jesus Iraola Iraola
  • Jose Jesus Artetxe Lazkano
  • Araceli Diaz de Alda Garcia de Acilu
  • Oscar Sevilla Rendos
  • Maria Lourdes Iarza Etxenike
  • Juan Maria Alcorta Etxeberria
  • Maria Soledad Tejeria Amunarriz

EGITASMOA

1
Buruntzalde eskualdeko Garapen Agentzia bultzatuko dugu Lasarte-Oria eta eskualdearen garapena helburu.
2
Michelingo kiroldegi berria bultzatuko dugu eta Maialen Chourraut kiroldegiaren lursailak baliatuko ditugu finantzatzeko.
3
Atsobakarreko estadioa bultzatuko dugu, harmailak, futbol eta errugbi zelaiak eta atletismopista bideratuko ditugu bertan.
4
Kotxerak orubean, kultura-zerbitzuetarako eraikin berri bat sustatuko dugu, Lasarte-Oriako herritarrei zerbitzua emateko.
5
Lasarte-Oriako kohesioan sakonduko dugu, bakea barne duen elkarbizitza kultura berria eraginez.
6
Euskararekin konpromiso sendoa dugu, erabilera, normalizazioa eta elebitasuna bultzatzen jarriatuko dugu Lasarte-Orian.
7
Udaletxearen kudeaketa eraginkorragoa bultzatuko dugu, herritarrei zerbitzu ematea helburu.
8
Hipodromoko bidea Landaberriraino hobetzea bultzatuko dugu; horretarako erakundeen arteko elkarlana bultzatuko dugu.
9
Genero berdintasuna bultzatuko dugu udalean zein gizartean.
10
Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza bultzatuko dugu, Hipodromo etorbidean udalak dituen etxebizitzen salmenta baliatuz.