KANPAINAREN ITXIERA

HAUTESKUNDE OROKORRAK 2019

Andoni Ortuzar: "Mire esker onik zintzoena eta beroena, zuei guztiei, Alderdi honetako alderdikide guztioi. Eta Kanpainako eta hauteskunde bulegoko ekipoei ere. Zuek zarete gure ‘edabe magikoa’, indarra ematen diguna"

Iñigo Urkullu: "Asko lortu dugu, baina ez gaude konforme, gehiago lortu behar dugu. Programa sendo bat dugu aurrera egiten jarraitzeko"

Aitor Esteban: "Eskerrik asko mitin-leku hau jartzen eta kentzen, musutruk, parte hartzen daben bolondres guztiei, prentsa arduratan ibili zarienoi, kanpainako batzordekideei. Eskerrak ere hautagai guztiei!"

Aitor Esteban: "Aurretik doguzan oztopoak gaindiezinak iruditu daitekez batzutan. Ez da erreza. Herri txikia gara. Jarraituko dogu, bai, ekin eta ekin gure bidetik. Zuen laguntzagaz alderdi hau da Madrileko harri gogorra zulatu dauan etengabeko itugina"

Almudena Otaola: "Urrutira goaz Autogobernua defendatzea. Urrutira joango gara, bai, baina gure interesak HEMEN hasten dira eta HEMEN amaitzen dira. Hau da gure konpromisoa: HAN geurea babestea, HAN geurea defendatzea; HEMEN etorkizun hobe bat eraikitzeko"

Andoni Ortuzar: "Inor ezagutzen baduzue zalantzan dagoena, esaiozue Euskadiren alde bozka dezala. Ez dezala bozkatu Moncloako besaulkian nor eseriko den pentsatuta: Euskadin pentsa dezala, bere gauzetan, gure gauzetan"

PARTEKATU