EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Josune Escota

Josune Escota Bisbal naiz eta Durangon jaio nintzen 1970ean uste abertzale sendoak dituen familia abertzale batean. Aitite gudaria izan zen Arana Goiri batailoian, eta amak oraindik gordetzen du aititek frontetik bidali zien ikurrina. Inguru horretan hazi nintzen, euskalduna naiz eta nire herria maite dut.

Josune Escota

Zuzenbidean lizentziatu nintzen eta masterrak egin ditut Lankidetza eta Ekonomia Sozialean eta Gatazken Kudeaketa Integralean eta Elkarbizitzaren Sustapenean. Nire bokazioa da pertsonei laguntzea eta zuzenbidea da helburu hori betetzeko erabiltzen dudan tresna. Nire lanbidea betidanik ulertu dut horrela eta nire ibilbide profesionala helburu horretara egon da bideratuta. 2004tik aurrera diziplina anitzeko abokatu titularra naiz. Abokatu gisa lan egiten dut eta bitartekari gisa jardun ohi dut familia esparruan eta genero indarkeria kasuetan zein enpresetan. Hainbat urtetan Durangoko Merindadearen Mankomunitateko Emakumearentzako Orientazio Juridikoko Zerbitzuko letradua izan nintzen.

Politikaren mundua berria da niretzat eta ustekabean iritsi nintzen bertara. Herritar gisa bidegabekeria administratibo batzuk jasan ondoren, modu altruistan bihurtu nintzen udal administrazioaren aurkako kaltetuen kolektibo baten ordezkari, bidegabeak ziren arau batzuk aldatzea lortuz. Horren ondoren, Durangoko Udalerako EAJ-PNVren hautagaitzan parte hartzea eskaini zidaten, modu aktiboan lagundu ahal izateko. Hala, 2019ko udal hauteskundeetan, zinegotzi aukeratu ninduten Durangoko Udalean, baita eskualdeko Mankomunitateko Antolakuntza batzordeko lehendakari ere. Uste osoa daukat politika herritarren bizitza hobetzen lagun dezakeen esparrua dela, kolektibo zabalei lagunduko dieten arau eta legeekin. Hori da politikara hurbiltzeko funtsezko arrazoia, gizarte gisa pertsonei laguntzea.

Ilusioz beteta nago eta gogo handia dut Eusko Legebiltzarrerako EAJ-PNVren hautagai izateko ibilbide berri honetan nire balioa erakusteko. Helburu pertsonala ere badut: politika mundura sartzerik badagoela erakustea arlo profesionalean ‘dena’ egin ondoren. Etorri berriaren energiaz gain, lanerako gaitasun handia dut, eta horri gehitu behar zaizkio 25 urtetan egin dudan ibilbide profesionalean eskuratu dudan esperientzia, jarduera pribatuaren berezko erabakitze-lana eta herritarrekiko enpatia-maila handia.

Ezkonduta nago, 20 urteko alaba eta 17 urteko semea ditut. Maite dut eskiatzea nire hiru zaletasunak bateratzen dituelako: ariketa fisikoa, mendizaletasuna eta familia. Etxeko denok praktikatzen dugu eta oso momentu onak eskaini dizkigu. Irakurtzea ere asko gustatzen zait eta liburu batek ‘harrapatzen’ nauenean ez zait erraz gertatzen irakurtzeari uztea.

Euskadi hazi arazteko jarrera, seriotasuna eta erabaki irmoa daukagu