EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

José Antonio Suso

Jose Antonio Suso dut izena eta duela 63 urte jaio nintzen Arraia-Maeztun. Ezkonduta nago eta hiru seme-alaba ditut. Familia eta nire herria dira nire babeslekua. Beraiekin eta inguruan dudan jendearekin eraiki dut nire izaera. Hiztuna naiz, leiala, zintzoa eta langilea. Zerbaitetan sinesten badut, ez dut amore ematen. Egiten dutenarekin eta herri honekin konprometituta dauden taldeak gustatzen zaizkit. Pertsona eta profesionalen ikuspegitik egon daitekeen talderik oneneko kide naizela uste dut.

José Antonio Suso JOSé ANTONIO 59" TAN

Politika euskal gizartearen interesen zerbitzura dagoen ekintza gisa bizi izan dut beti. Horrela jokatu nuen nire lehen erantzukizun publikoan. 1983. urtea zen eta nire auzokideek jaiotzen ikusi ninduen herriko alkate izatea nahi izan zuten. Gaur, 37 urte geroago, berriro sinatzen dut alkate gisa, Lezan.

Demagogiatik, diskurtso faltsuetatik eta estridentzietatik ihes egiten dut. Elkarrizketa zintzoan eta negoziazioan sinesten dut, guztion artean Euskadi moderno, solidario eta aske bat eraikitzeko. Administrazioko ia esparru guztiak ezagutu ditut; arlo publikoko jarduna, enpresa pribatuan egindako lanarekin tartekatu dut beti.

2016an Araba Buru Batzarreko presidente hautatu ninduten eta, ordutik, Alderdia haziaraztea eta sendotzea izan da nire helburua, egonkortasunaren, konfiantzaren eta ondo egindako lanaren erreferente bihurtzea. Bide onetik goazela uste dut baina hobetzen jarrai dezakegu. Ez gara lortutakoarekin konformatzen. Zalantzarik gabe, Iñigo Urkullu lehendakaria da onena Herri hau gidatzeko. Haren kudeaketa eta esperientzia aurrerapenaren berme dira.

Gure norabidea markatuta dago. Emandako hitza betetzen dugu. Hori frogatzen duten ekintzak eta aurrera egiteko bermerik onena den Lehendakaria dugu