EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Jon Karla Menoyo

Jon Karla Menoyo dut izena, Laudion jaio nintzen 1967an, eta Zuzenbidean lizentziaduna naiz. Udalerri honetan hazi naiz eta nire bizitza pertsonaleko eta profesionaleko proiektua bertan garatu dut. Hemen daude nire sustraiak eta nire semearenak ere hemen egotea nahi nuke. Gogoan ditut, nostalgia apur batekin, kuadrillarekin San Martingo udal-zelaian jokatutako futbol-partidak. Dena partekatzen genuen.

Jon Karla Menoyo

Gaur egun, indibidualismoa kolektiboari gailentzeak kezkatzen nau. Baita, gure nortasuna, batzen gaituenean baino gehiago, bereizten gaituenean oinarritzeak.

Etxean, umetatik, gure lurrarekiko eta gure eskualdearen berezitasunarekiko maitasun sakona transmititu digute beti. Nire egunerokoan bi berezitasun aldarrikatzen eta babesten saiatzen naiz: foru zuzenbidea eta kultura.

Bizitza publikorako jauzia 1999an eman nuen. Lau urte geroago nire auzotarrek Laudioko alkate aukeratu ninduten. Erronka hori harrotasunez hartu nuen eta abentura berri horretan nire onena eman nuen. Orain, Herri honekiko eta bertako jendearekiko konpromisoa berritzen dut, EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzan parte hartuz. Beti egin dudan gauza bera egingo dut: Justizia soziala, elkartasuna, aurrerapena eta guztion ongizatea defendatzea. Lan horretarako ez dugu Iñigo Urkullu lehendakaria baino kapitain hoberik. Bera da Euskadi aukeraz beteriko etorkizun batera hobekien eraman dezakeena.

Herri honek ez du Iñigo Urkullu lehendakariak ordezkatzen duena baino aurrerapen berme handiagorik. Harro gaude eraikitakoarekin eta lanean jarraitu nahi dugu gure etorkizuna irabazteko