EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Jon Andoni Urdangarin

Nire izena Jon Andoni Urdangarin Urrutia da, zarauztarra naiz eta 28 urte ditut.

Jon Andoni Urdangarin

Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaritza ikasi nuen, eta, ondoren, garraioaren arloan espezializatu nintzen, Garraio Sistemak Masterra eginez. Gerora, bost urte baino gehiago daramatzat garraio publikoaren arloan lanean.

Herrigintza eta naziogintza esparru ezberdinetan egin daitekeela ulertu izan dut betidanik. Horrela, EGIkidea naiz 18 urte nituenetik; 2015tik Zarauzko Udaleko gaztedi zinegotzia naiz; eta hainbat urte daramatzat EHUko irakasle moduan.

Gertuko historiak erakutsi digu egun bizi dugun moduko garai gogorretatik ateratzeko aukera ziur bakarra EAJ dela.